Injustizia baten aurka
Zhou Jiadi
(Guizhou)
nere bihotzaren berinan
hainbeste izar disdirant baten,
nere arimaren sakonean baziren
ur garbiak eta argiak.
baina estudiatzea laket zitzaidan
jende gazteek maite dituzten liburuak irakurtzea,
zibla bat bilakatu naiz
erori naiz, bihotza lurraren usainei nahasirik.
trenputxartu naiz, mandilek izarrak ebatsi dizkidate
bide esnetsuan bi malkotan aldatuz
iratzartu naizenean oh nere ur sakonak!
nere ur sakonak agortuak ziren.
ez zizkidaten menotak ezarri
baina kartzela ilun batetara aurdiki ninduten
bihotzaren argaiaz baizik ez nezakeen
bizitzaren bide luzea ezagut.
prokuradore laguna ager zazue injustizia hori
aberriaren lurra nere auzitegia izango da,
nere izatea auzigai geratuko da
eta hezurratz bihurtzen banaiz
bihar arkeologoek lurretik aterako naute.
|