|
Gotzone Sestorain
Ezin izanen dira
bertan behera bota
bizitzaren ubideak
ezin izanen dira
patuaren orratzak
sekulan alda
baina
ausartzen den ibildariak
aurkidezake
bere bihotzaren leizea
argi dezaken iputargia,
zulatzearen poderioz
lor bait lezake
bakoitzak
bere zurezko kaxan
lehiotxo baten ametsa
gauza dakion.
|
|