Gotzone Sestorain
Eguerdiz ere
amesten dudala ote da,
edo ametsaren sorgin haizeak
gorputz bilutsien jazmin lurrinez
besarkatzen nauela
ausentziaren eza ere
izarren begi maiteminduen lanbroz
bustitzen didala.
Sumatzen zaitut
ihes eta ihes
horma biloztu hauetatik ihes
eskailera zalkortuak bidez
munduarengandik ihes
zuhaitz larrugurrien urteroko
zeta horlegia
lez
behin eta berriz ihes
espazioaren esentzian zure bakardadearen
hostoak ereinez.
|