N.N.tzako eresikanta
Czeslaw Milosz
(1980eko Nobel literatura saria)
euskaratzailea:
Itxaro Borda
Zuretzat urrunegi bada, errazu.
Baltikako uhainen gainetik laster egiten ahalko zinuen,
Danemarkeko zelai eta pago zuhaztietan zehar,
Itsasoruntz, eta jadanik, hurbil daukazu
Sasoin hontan xuri dagon Labrador.
Zuk, ugarte bakartiei amesten bait zinuen,
Hiriaren eta autobideko su Misken beldur bazara,
Oihan elkorren bidea har zinezakeen,
Elan eta karibuak pasatzen diren ur hitsen gainetik,
Urreputzu abandonatu sierrasetaraino.
Sakramendo ibaiak gidaturik,
Haritz arranztiez estali mendietara helduko zinen.
Oraino ekaliptus oihan bat, eta nere etxean zintake.
Egia, manzanita loretan delarik eta
Udaberri goizetan itsasadarra urdin
Bihotz kontra aintziren arteko etxeari
Eta Lituaniako zerupeen sare hedatuel pentsatzen dudala.
Mainua hartu aintzin zaia kentzen zinuen kabana
Betikotz, kristal huts batean aldatua da.
Harek, berandan iragan gauen ezti iluna,
eta kahaka ttiki bitxiak, eta zalpainen usainak dauzka.
Nola bizi ginen orduan, ez dakit.
Ohidurak, apaindurak, ez garbi, ez gauz,
Azkenari buruz ikaratzen dira.
Gauzak diren bezala amesten ahal ditugu.
Denbora pasatuaren jakintzak, olaintzinean zaldiak gorritu ditu,
Eta plaza gainean, merkatuko zutabe laburrak,
Eta eskalerrak, eta ama Fliegeltauben peluka.
Asko ikasi dugu, badakizu.
Nola kendua izan zaigu, bata batetik,
Ez zitakena, jendeak, herrialdea?
Usteko ginuen alta bihotza hilen zela,
Teak eta ogiak mahainean irri degigu.
Bakarrik, Sachsenhausenen hauts pobrea pizonaren neurian ez den
Maitasun oso batez maitatu beharko zena, ez maitaturiko damua.
Negu heze berriei eta aleman jabearen odola, hura ez da itzuliko,
Hormetarik kafazkatu duten etxeari usatu zara,
Nik ere, ahal nuena baizik ez dut eraman, hiri eta herri.
Ezin gara, bietan aintzira berean sar,
Urki hostoez moldatu sakon batean ibiliz,
Eguzki lama hertsia hautsiz.
Zure eta nere faltak? Falta ttikiak.
Zure eta nere segretuak? Segretu humilak.
Izar bat argi dago, eta urrunean zakur bat zaunkaz,
Ahoa, oihal batez koropilatzen dutenean, eta erhietan kurutze bat ezartzen.
Ez, ez da urruntasunaren gatik
Ez zarela etorri atzo edo iragan gauean.
Urtez urte gutan huntzen ari da, gaindituko gaitu bihar,
Zuk bezala konprenitua dut: ezaxoltasuna.
Berkeley, 1974
|