Maite bati
Sappho
(-612-557)
euskaratzailea:
Itxaro Borda
Zure ondoan egon eta zuri begira dagokeenak
Jainkoek ezagutzen duten zoriona jastatzen du,
zure abotsaren eztia irets dezakeenak,
zure irriaren magia hunki dezakeenak,
baina nik badakit irri horrek bihotza
urratzen didala.
A! ba ahal dakizu ikusteri bazaitut
den segundurik laburrenaz ere
bat batean nire espainetan
bozkarioa hiltzen zaidala indarrik gabe?
Nire mihia hor dago hautsia bezala,
eta batera haragi barnera
su gorde bat urratzen zait.
Nire begiek ezer argi ez dakuste,
beharrietan zarata burrunban ari zait,
izerdiz itoa nago
gorputza ikaran dut
belarra baino orlegiago naiz
eta guti falta zait hila senditzeko.
|