L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 9 (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Gotzone Sestorain

 

Kale ez gizakorrak zeharkatuz

burnizko gogortasunez gorpuzturiko

begi hilak,

herioaren erro irmoak,

zuhaitz izarrak,

irripar eta maitasunezko

xirulak ere koipatuz.

Bolizko begiratu koilatuak

gizatasunik gabeko mutur kirastuetan,

zuen erasoaldiak direla eta

nere anima zartatu

besterik ez dezute egin.

So egin du

gizonen bularpean

eta bertan

ez dut aurkitu

ez xamurtasun lehiarik

ez bizitzaren ernatzerik

harrobitik ez bait dago

gozotasun ziriorik piztutzerik.

Bailarak zehar

heriotza eta tristezia

ereinik

ezin ahal bildu

Ez!...

doluminez

nora joko dudan ez jakinez

negar, malko etsituak dagizkit,

zotin gorrituak

haragi gordina zulatzen duten

etsipenezko eztenak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.