L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Maiatz aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Maiatz 5 (1984-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ondikotz

 

Rafael Zuhauneta

 

Arimako ondaketa (nuen) nik ere zorrotza...

Gero pobren hatsa baino naiago neure baratza

Artemeak Narzizari, dirdiratzat zizt garratza.

Nusten noiznai nunai aurkit nirola MAIATZA

Ta gauak badoazkit heremuts neure bihotz latz karhatsa.

 

Bizi naiz hark zirozkeen maitasun ihauteritan

Urgoiez edo burgoiez hark galdu arratsteritan...

Aspertzen naiz jan finetan, festa zait gizenkeritan

Amentsez... aste oso dut garta ta bixilkeritan

Iñork ez baitaut aurwezten ofea berotzerikan.

 

Ondikotz! hautu txar egin dutan nago gogoetan

Gel nai ediozoin turritan egarriz neure birritan

Orai aments (iadanikan) sarko ez naizen zerutan

— Etzindakiena edo? emeki izar-herritan!

Deuseren da norbait horri artzea kitzikeritan.

 

Moralist ezbaiekotan naukazu aspaldanikan

Gizon ahulazkarretan... bainan ba dut edanikan

Bertze hoinbertze oañikan moxkorture gaberikan

Horrelako ibai frango zilotik atherikan

Ikusirik, eta ere igoki ene gaindikan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.