No la suavitat de la frutja
Miquel Marti i Pol
Ez fruituaren lehuntasuna
zure lehuntasuna,
esku arinen azpian
umel eta ikaratia.
Gordeleku bat eridenen dugu
haizeak eszena desegin ez diezagun.
Han izanen da hare eta mangolina
edo ihiak
edo basaliliak agian.
Oro da eder zure begietan irakurtzeko
zure ezpainetan musukatzeko.
Hitz tristeen nahasmen geldoaren
gainera altzatuko zaitut.
Gaua bada, zure gorputz
hain zuriak
itzala eginen die itzalei.
|