Mintzatzea modan da
Phil Bosmans
Hablar está «de moda»
«Discutitzea» on da bakarrik
airearen muhitzeko
«Egiteak» aldiz
galde egiten ditu sosegua eta konkrezioa
Egundaino ez da jendea
Momento huntan bezala mintzatu
Egundaino ez zen holako hitz hutsezko
eta sentido gabeko elurrausorik erori
jendearen gainerat
Denek nahi dute «partizipatu»
Bainan guttik dute zer erran
Ez baitute indarrik
Ixiltasunaren idukitzeko
eta gogoeta batzun egiteko
«Jauna», Lagun nezazu
Ixilik egoiten
jakin aintzin zer erran behar duten
Amen
Gure munduak badu jende trankil
eta sinpleen beharra,
Komertsioetan irriño baten beharra,
Ez dezatela gal beren pazientzia
eta bertzeen hutsak kondena.
Kasu emazu zure jujamenduetan
Hitzak arma indartsuak dira
Gaitza haundiak ekartzen ahal ditu,
Zure mihiak ez dezala
nihori trufarik egin
Zure ahoak ez dezala
nihor mespreziatu
Hitz azkar batek, hitz gaixto batek,
Luzaz zure bihotzean min egiten ahal
dute
eta zikatriza luze bat utzi.
Onhar zazu bertzeak «bertzeak» direla
behar bada
ez dutela zuk bezala pentsatzen,
obra egiten,
senditzen,
ez direla zu bezala mintzatzen.
Zure solasketetan,
Izan zaite bihotz-bero eta urrikalmendutsu
Zure hitzek izan behar dute «argia»
Hitzek behar dute baketu
jendea elkartu
Hitzek ez dute armak iduri agertu behar
Euskaldun guziak elgarren lagun baigira
elgarren salbatzeko.
|