Hilbetea zelako
Zigor
Hilbetea zelako
lepoa nion ezpainarekin busti,
eta bere begi inguruarekin
berriz ezpainak umeldu.
Hilbetea zelako
ametsarekin eznatu zitun bularrak,
eta nik eskuarekin ametsak luzatu.
Hilbetea zelako
berotu nion sabela,
orduan larruaren baia barrenetik aterazen.
Hilbetea zelako
biziaren errekak sua busti egin zun,
eta nere egarria itto.
|