Gezurra balitz...
Txiki Idoate
Trenaren ikara gertatu zen
eraman zintuen gugandik
Ohizko arriskua zuri suertatu zitzaizun
Ohituraren abiadurak kendu zigun laguna
adiskidea
edertasuna
ezin naiteke dohatsu izan
zu aipatu gabe
Eguneroko trenari gorroto diot
umetatik
gorroto diot bere metalezko haragiari
gorroto gezurrezko ezpainei ere
gorroto diet
bere hotz eta beroari
bai eta bere ur zikinari ere
Gorrotatzen dut
lurra odola blai utzi zuen trena
Gaur pasatzerakoan
aldapa gora
oroitu zaitut
oihartzunik gabeko oihua bezala
nonbait
zure irudia agertu zait
bi aldetara begiratu dut
inor ez
ez trena, ez pertsonarik ere
baina zure malkoen keak
haizetik zebilen bitartean
bakardadea eta oihuaren ixiltasuna
oroitarazi dizkit
eta hori
ez diot
bakartuko.
1985-ko Martxoa
|