L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-Korrika (7. zenbakia) (1985-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Korrok-en Korrika

 

Purlin
(lehen Purlon)

 

        Agur terdi, irakurle agurgarri hori:

Gure aldizkari maitagarriaren erredakzioak, euskaraz argitaratzen diren aldizkaririk onena izateko daraman ahaleginari jarraituz (beronen enplegatu gehienak euskaldunberri direnen oztopoa gaindituz) prezedenterik gabeko ekintza editorial bat burutzeari ekin dio, une ezinhobeago batean.

        Hizki idatzien bizitzan, euskaraz zein beste edozein hizkuntzaz, lehenengo aldiz... ZERBAIT ZUZENEAN.

        Lorpen izugarri honetarako, Fustiñanan dugun gure laguntzailea, Romerito Martin neskato liraina, kokatu dugu KORRIKAren ibilbide guztian zehar dagoen tokirik konprometituenean, hau da: Josunikamendiraino iristen den errepidea, Bardena Beltzaren bihotzean.

 

Bere helburua kilometro bat oinez egitea besterik ez da, gure herriko zur sendoaz egindako lekuko astuna eramanez.

        Trajektu honetan zehar, bere esperientziak, bere sensazio ta bibentziak kontatuko dizkigu, eta berriz diogu... ZUZENEAN.

        Hau guzti hau lortu da, Purlin handia, gure laguntzaile gaztearen irudimen argiari esker. Hemendik, orrialde hauetatik gure ezagutza publikoa eman nahi diogu.

        Bere helburua lortzeko, kazetaritzaren innobatzaile honek gure erredakzioaren magnetofoi ttikia sartu egin du gure heroinaren hagin hustu batean.

 

Baina, ez gaitezen zehaztasunetan gera eta ekintzari ekin diezaiogun. AURRERA GURE UNITATE MOBILA!

        —ALO! ALO! Heinen gure 127 mobiletik trasmitituz, KORROK aldizkari lilura garriaren kortesiaz, Euskadiko euskarazko aldizkaririk onena! Romerito andereñoaren haginarekin konektatzen dugu!

        —Jode, zer nolako klabo! Ze ondoeza!

        —Menuda Baroja! Noski, goizeko zazpirak dira ta. Emaidak beste bokata bat! Bai, ajoarriero ta barraskiloak dituen horietakoa. (Magnetofoiari ez zaiola ezer gertatu behar, lasai. Beste aldetik mastekatzen ari naizela)

(hiru minutu terdi beranduago...)

        —Nola? Hiru minutu terdi bakarrik pasatu direla? Ze nerbioak!

(hogeitasei minutu terdi berandudgo...)

        —Zenbat falta da? Ordu erdi gehiago? Eta honera etortzeko hainbeste madrugatu behar! Kakazaharra! baina, dena KORROKengatik izan dadila! Euskadiko euskarazko aldizkaririk onena.

(Larogeita hamazazpi minutu beranduago)

        —Han, urrutian, ortzimugan ikusten den hura ez ote da izango KORRIKAren karabanako suge anitzkoloreduna?

(beste larogeita hamazazpi minutu beranduxeago)

        —Badatorrela! Badatorrela! Badakusat antolaketaren bespinoa! Bai, jende mordoa! Ze lotsa ta ze korte!

        —Txandal puto hau... datorren urtean Pottolok bere amari utz diezaiola! ez neri, behintzat. Nolako boltsak egiten dizkit! Eta... gorria eta oria! Kaskanteko zezen plaza portatila ematen dut!

(Bederatzi minutu beranduxeago)

        —Ea, Romerito, ongi asmatzen duzun! Ez dezazula ostiarik hartu ezta puto ridikulorik egin!

        —Badatozela! Badatozela! Dortsala okertu egin zaidala! Playerak askatu ere bai. Eroriko naizela!

        —Iaesta! Harrapatu dut, Jode, ze zikina dagoen! Noski, ez dute urte batetik bestera aldatzen eta...!

        —Momento hauetan miloika pertsonen artean, hau eskutan daraman bakarra ni naizela pentsatzea... eta dena KORROKen ohorerako, Euskadiko euskarazko aldizkaririk onenetariko bat!

        —Baduzu aguantea eh! uste baino gehiago. Noski, hiru egun ta piko erre gabe pasa ondoren...

        Jode, ze aldapa gogorra!

(sei minuto beranduago)

        —Bale, ia bukatu egin da! baina, zer da hori? Beste aldapa bat? eta lehenengoa baino handiagoa! Ni honeraino ez naiz iritsiko! bespinokoari abisatuko diot.

        —Nola? Aguantatzeko? Ez dagoela beste inor nire ordez jartzeko? Ba, ni momentu honetatik jubilatzera noa...

(hamalau minuto beranduago)

        —Ezin dut gehiago! Ze flato! Ajoarriero ta barraskiloen bokata ahoan daukat! Bespinokoa! Eh! Deskojonatu gabe!

        —Ai, Romerito. Nola sartu zara horrelako enbarkadatan! Egia esateko, KORROK aldizkaria kakazaharra da. Dena nahasturik idazten dute eta! Farregarri izan nahi eta puta grazirik ez dute! Dena izengoitiz argitaratzen dute!

        —Baina... zer dakusat? Aldapa behera!

        —Uste dut kilometroa bete dudala. Hemen bukatzen da KORRIKA, ez dut inor ikusten eta nik dakidan batek ez du beste kilometrorik egin behar, alafede! Eh, Hi! Bai, txirrindula gorria! Zenbat falta da? Laurehun metro oraindik! neska, hemendik ez zara bizirik aterako! sasiak ia gorriak ikusten ditut!

        —Hor goian, norbait dago... Artzai bat izanen da? Nere erreleboa, agian? Bai, HABEko bespa ikusten da! Nere erreleboa da! Txandal anaranjatua darama! Ze flato duen horrek ere!

        —Etorri hona! Ez zaitez kabroia izan! ezetz, ni haraino ez naizela iritsiko! Har ezazula zuk!

        —Ia, kunplitu egin dut! Hurrengo zazpireunek jarrai nazatela.. Handia zara, Romerito. Zu bezalako gehiago izanen balira!

 

Hego Euskadiko tokiren batetan 1985ko maiatzak

(KORROKen kortesia, Iruineko euskarazko
aldizkaririk onenetarikoa)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.