L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Korrok aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Korrok-3 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Heriotza artxibatuetarako epitafioa
eta beste eskela apokrifoak

"Cuaderno de Bitácora" batetarako epilogoa

 

Xabier Txantrearena

 

Bere kokapen ezezagunaren datuak kopistaren zehaztasunaz idazten zituen, luzera ta latitudearen grado-minutuak, nolabait kalkulatuak, hizki gotiko handiz pergaminoan garabatuz.

        Iluntzean, garraio edo pasajerontzi bideetatik urrun, irla isolatu hartan argia moteltzen zenean, sextante ta eguzki kuadrantea baztertuz gero, zerua arakatzen zuen alferrik, izar-planeta guztien begi keinuak, deszifragaitzak bilakatzen bait zitzaizkion. Gaua, aharrausi eta lanbro hasperen aspergarriz arropatua, goiztirien zain abailtzen. Orduen joan etorria ortze arrotz harekin solasean ematen zituen. Izartegiaren argi puntu dardatsuei etengabeko galdeketan, mapa astralean aurrez ikusita, izar baten aztarna identifikatzeko itxaropenaz.

        Alboradaren ihintzak izotz estalaktita nimiñoz bizarra zuritzen zion. Aurpegia freskatzen zuen hamaika ihintz tanta gelatuak, lehen printze beldurtiz, beste hainbeste ortzadar margodun urtuz zihoazten.

 

(Leiho umatuez tapizaturiko bulegoan, zuzendariaren abotsak, interfonotik urrumaka, "hilo musikala"ren notak estali zituen:

        —Gau ere ez da García etorri? —erantzunik jaso gabe, bere baitarako gaineratuz— Harritzekoa. Inolako abisurik ez! eta hilaren hondarrean izanik...

        Galderaren azken ohiartzun metalizatuak Garciaren lankideen komentarioekin gurutzatu ziren.

        —Baietz hamalauko kiniela asmatu duela! —auguratu zuen batek, kalkulagailutik une batez begiak desbideratzen, kontable-jakituriaz baieztatuz: aberatsak ez omen dira pobreetaz gogoratzen.

        —Hala hada, lekutan dugu Salvador! —inbidiatu zuen administrari sineskor batek.

        Anak, aldameneko sekreta ria rrutti ta goibela, Salvador Garciaren rrahai gaineko albaran ta txekeak zapaltzen zituen itsas karakola, instintihoki, zuzendu zu en )

 

Barne muinak sortutako ohiu larria, amanuense pazientziaz letrakatzen zuen. Guttuna arduraz izenpatu ondoren, esku tartean birrinduriko hauts finez tinta freskoa estaltzen zuen. Lur birrinak emeki putz eginez, laguntza-deiarenpean bere izena ageri ikustea harrotzen zuen.

        Lagun zuen egurrezko dragoi buru bipitsua. Garai bateko galeoi ondoratu baten espoloia. Benetan espoloi bitxia: entzule erne, hizlari sakon ta sugerentea. Eremu hakarti hartan lagun mina bakarra. Irlan zehar ibilialditan itzal zintzo. Auxilio mesuak izkiriatzean, iritzia eskatu ohi zion ez bait zuen inorengan, ez antxeta, ez tximu, ez lehorreraino hurbiltzen ziren baleengan ere konfidatzen, dragoi buruarengan salbo.

        Veneziar kristalezko botila ederretan, naufragiotik mirakaluz salbatuak, mezuak bidaltzen zituen. Marea beheretan, dastatu gabeko ardo ameslaria ixurtzen zuen. Itsasizarrak, medusak eta olagarroak ilargi estraino baten zurbiltasunaz itsutzen zirenean, banan bana botilak ustutzen zituen, itsasondoa ehunkada fluoreszentziaz tindatuz, hiri urperatuetatik zetozkion argiak itzal zitezen, marinel itotakoen begiak hertsi nahian.

        Egunsentian, duna irrealak bezala, sirenen gorputz baratuak kosta erliebearen mugalari ziren. Ardo botilak ustutzen zituen esku beraz sirenen dditi biskosoak zimikatzen zituen. Mahats zumoren eraginez putzu abisaletako arrain harrigarriak urgain erazten ziren hilzorian: hiru isatseko arrainak, iletsu ta arantzez ornituak, arrain zaunkalari eta, amildegi sakonetan bizi omen diren, marinel hitzontzien ixtorioetako arrainak. Tximista bezain elektrifikatu itsaskumeak, aintzinako kartularioetan marrazten zirenetakoak (Mare Tenebrosum eta Finis Terraez bestaldeko izaki deforme eta monstruosoak). Urazpiko biztanleak, ardoz gainezka, mozkorturik, ur azalera igotzen ziren hestuka. Larru eta ezkata bigunekoak, iluntasunari ohituak, eguzki krudelpean kixkaliak, azkenengo arnasa galtzen zuten.

        Bere egoera latza eta edonoren adiskidetasun premia ezinbestekoa zuela ohikatzeko orri ta folioak betetzen ari zen bitartean, labarretan, haitzen kontra kolpatuz ari ziren arrainak. Arrainek, ardoz eroturik, heuren huruak hil zituzten zarata siniestroz. Naufragoa ez zen konturatu animaliarik irrazionalenak gizakion konportaera zibilizatuak zein azkar imitatzen ikas dezaketen. Arrainei zekarzkien ondorioz axolagabe, puntualki, itsas jenio ta deabruei eskeinitako erritual bakikoari ekiten zion. Hainbat mediterraneoar eguzki izpiek laztandutako edari gardena jaurtikiz.

 

(Ezaiozu buhardillakoari abisu berri arte ez diezaiodala gehiagorik zerbituko —zioen esneogi banatzaileak.

        —Auskalo nondikan ibiliko den ipurdantzari hori!  —atezainaren gelatxoan zegoen agureak erantzun zion, misterio kutsu emanez.

        —Negozio ederra eskilera malkartsu hoiek igo ta pero, aurreko egunetako ogi ta esnea aurkitzea, saguek marrazkatuak —erabakia justifikatzen saiatzen zen merkatari logikaz.

        Posta buzoiari hanku-oharrak, xaboi propaganda (vale descuento 25 pts. en su próxima compra) eta beste gizako eskutzitzak, arrakalan behera isurtzen zitzaizkion. Bakartiek jasotzen dituzten guttunak.)

 

Monje benediktinoaren gogoz mezuen hasierako hizkiak ornitzen zituen. Beste eskuz itsas zalditxoen sokari irmoki eutsiz. Azpaldian itsaszalditxoak hezitzen aritua. Gustokoak zituzten seaska kanta eta hitz jokoak. Maskor handi etan bizi diren birgina zuriek heuren suge adatsak orrazten zituzten orduko, zalditxo zalapartariek, irrintzika, eguneroko saioaren eskale zebiltzan.

        Ez ote dago haizez bizi den baten bat? ba, zalditxoek ipuin eta beste pasadizo apartak zuten elikadura nagusi.

        Noizean behin, zutitzen zen bizkar hezurra bizkortzeko. Hatz muturra mingaina zurrupatu eta, ilunabarreko haizerreruntz bideratu, txistuan sortarazten zen itsura aldaketari adi zekuzan: kalidoskopioaren irudi miresgarrien antzera, txistua elur maleta mikroskopikoak bilakatzen ziren.

        Besteetan, egun lainotsuetan batipat, adar buzti sortaren bati sua ematen zion. Ohial zati batez baliatuz, naufragioaren beste oroitzapen bat, kea menderatzen zuen. Ke zurixkaz idatzitako mezu odeitsuetan ez zen nazioarteko SOS ikur arruntik irakurtzen, bere baitarako idazten zuen eta. Morse kodigo esklusiboz erabiliz, egun alai eta zoriontsu haietan, hogei telegramatik gora jasotzen zuen ordu gutxitan, zeinetan maitasunezko promes ugari zetorrela: "behar haitugu", "noiz gureganatuko haiz", "itzul hadi". Bapateko enbata gupidagabeak zirriborratzen zion espejismoa, fikziozko lagunek bidalitako telegramak, baina naufragoa ke borroietan hitz xamurrak irakurtzeko gauza zen. Gauaren bihotz beltzak zeruko kaligrafia ezkutatu arte eserita zihardun.

        Mezua tolestatu eta, enbroia baledi borobildua, botilaren barruan sartzen zuen. Itsasoari begira, hondartza paketsu batetan etzanda, mezuek utzitako zilbor esteari so zegoen, horizontearen ur burbuiletan murgiltzera zihoaztenei agurka.

        Haren lasaitasunaz konfidaturik karramarroak naufragoaren ixterretan zuten kabia eta algak, prozesu sinbiotiko batetan, haren gorputzaz jabetu ziren. Belarriak antonkurkuiluren ohiartzun iraunkor bat ziren, uhin murmurioen kontzertino obsesiboa.

        Tinta lehortu ta papera agortu zelarik azken mezuari lotu zitzaion.

 

(Kaleetako kotxe bozinak ixil erazteko pertsianak jeitsi zituen. Argazkiak zatituz, puzketak paperezko ontzien antzera galdu ziren, olatuen aparrekin nahasiak. Kardantxiloa askatu zuen. Txoria dohainik lortutako faborez, inora joan ez jakinik, kaiolaren inguruan egakan zebilen).

 

Antzara idatz luma hare hezeaz zorroztatu eta, eguzkiari bizkarra emanez, eskumuturrea moztu zuen. Atorraren puska odoltsu bat zilarrezko tinteroan sartu zuen. Astuna zenez hondora abiatu zen. Ur prespektibak tinteroaren erliebe zintzelatuak desitxuratuz, orfebregintzazko irudi labratuek bolumenak deseginez. Marea gorak, txakur fideltasunaz, oinak miazkatzen zizkion...

 

Gorpua kaleratzen jendearen marmara morbosoa ahuldu zen. "Tipo kurioso benetan" —zioen batek. "Oso ixila ta bakartia, apenas hitzegiten zuen " —besteak.

        Bonberoak luzaroan aritu ziren ura txikatzen. "Neri nork ordainduko dit hondamen hau", —etxekoandre batadun ohikalariak. "Nor arduratuko da nere pisuko konponketaz? hau ezbeharra" —zioen malkotan, etxeko egoera katastrofikoa nahi zuenari erakutsiz. Han-hemenka, lapiko eta eltzeak tokiz aldatzen goiko pisutik filtratzen ziren ur tantak biltzen zebilen.

        Herriko "Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartea" ("Tiro fijo" izenekoa, non nagusi ziren ehiztariak) gertakizunaren aurrean ez zekien nondik jo. Hildakoaren etxeari zeriona ardo usaina izan arren, kontuan hartu zuten forenseren txostenak aditzera eman zuena: gorpuak itsas haizeak zimurtua zuela, ezpain gazituak, harea nonahi, gorputzaren poro guztietan, eta kidetzat jo zuten. Juntak, aho batez, egunkarietan eskela ezartzea onartu zuen;

                "Salvador Garcia, barne itsasotan naufrago.

                Bizitzaren itsasoan itota. Gogoan zaitugu"

P.D.: Epilogo hau nahiko pedante ta ponpoxa dela edonork pentsa dezake baina "ehiztari ta arrantzale elkarteak", prezeski idazle iturri ta hazleku emankorrik.

        Egin zuten egitekoa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.