Hitz laburretan
Korrok
Hemen duzue gure bigarren Korrokada. Maiz ez gara konturatzen zein zaila den gauzak aurrera ateratzea lanari ekiten ez diogun bitartean. Gero, behin lanean hasi ezkero konprenitzen duzu zein ahula den lagun gutxi batzuren ilusioen batura.
Doi-doi gure proiekto apal honi segida emateko neurrikoa, doi-doi eguneroko trajedia txikia ito ez dezan KORROK jaioberria.
Hala ere, hitzaurre hau ari da hartzen publikazio euskaldun guztiei darien usain goibela eta ez genuke bide horretatik jo nahi izango.
Hona hemen nola dagoen KORROK-aren egoera bigarren hau ateratzen denean:
Diru bila ibila gara, baina nahiko ez omen dago. Honen ondorioa zer nolakoa den ederki dakizue. Altxor edo teso roren bat aurkitzen ez badugu, hurrengoa ez zaizue dohain emango.
Handitu egin dugu formatoa, hobetu ere, uste dugu bigarren hau lehena baino itxurosoago dela.
Kolaboradore berri gutxi etorri zaigu. Etorri direnak onak, hori bai. Baina jende gehiago beharko genuke. Betidanik esan da jendea elkarrekin mintzatzen elkar ulertzen dugula. Zeri diozue beldur?
Ia zuen gustokoa dan gure lana. Hurrengorarte, hurregoa laster etorriko den esperantzan.
|