L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Kandela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Kandela-10 (1984-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Eskailera bitxidunaren erosta

 

Rihaku

 

euskaratzailea:
J. Iñaki Lasa

 

Maila bitxiztatuak ia xuri ihintzagaiti,

hain da berandu ezen gasazko galtzerdiak urasten dizkidan

kristalezko gortinaren pean

eta ilargia nabaitzen dut udazken gardenaren gaindi.

 

OHARRA: Eskailera bitxiduna, beraz palazioa. Erosta, beraz badago zertaz arrenkura. Gasazko galtzerdiak, beraz gorteko dama bat eta ez neskamea arrenkuratzen dena. Udazken gardena, beraz «el»ek ez dauka aitzakirik eguraldia dela eta. «Ella» ere goiz heldu da, zeren ihintzak ez duen mailak zuritu soilik, baizik eta bere galtzerdiak urastu ere.

        Poema, bereziki apreziatua da zeren «ella»k ez bait du desteina zuzenik esaten.

 

OHARRA: Mori eta Ariga japoniarren laguntzarekin, Ernest Fenollosak egindako Li Po-ren obraren itzulpenean oinarriturik, Ezra Pound-ek ingeleserazko orijinala idatzi zuen. Ricardo Silva Santestebanek gaztelenerazko bertsinoa eman zuen handik eta hura aprobetxatuz oraingo hau nik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.