Euskaldun itsusia
(The ugly basque)
Frantsesek diote, famili barrenean dala bear arropa zikina garbitu. Ber asmoekin Ameriketan MAD errebista agertzen da. Amerikano bizimodu ta moden satira egiten azkarra da, guri asko ikasi digu; baina azkenik agertu den liburu batek geiago: The ugly american, Amerikano itsusia, dauka titulutzat. IGELA xumeoago da eta gure euskaldun itsusiarena kronikatxo bat bakarrik izango da.
Irakur zer dion Bertrand de Born trobadore zaldunak euskaldunetzaz, Errege Ricardo-ri zuzendutako sirventes edo poema batean:
Ez zait euskaldunen konpania
Puta salduena baina gustatzenago.
(Nom platz companha de Basclos
Ni de las putanas venaus.)
(Jarraitzeko, segida gero. )
|