Langillea kexu, beargina asarre
Hona Eibar-tik bidali diguten forjarien kantua. Pertso horiek irakurtzean Pio Baroja-ren, "La casa de Aizgorri" gororatu zait. Nobela hartan erretzen den ber sua pertsu horietan ikusten da eta ber ke-usaina dario.
Gaur forjariak lanak utzi eta
gatoz guztiok batera!
Labia oso itzaldu gabe
jaiegun bat egitera.
Mallo, burdinzgo, gañerakuak
botarikan bazterrera
orregaitikan lanak utzita
gatoz guztiok batera.
Dinbi eta danba!
deskantsu gabe
su ta ke tartean
sosegatu ere deskantsu gabe
geure buruen kaltera,
orregaitikan lanak utzi eta
gatoz guztiok batera.
Gora bai olak!
Gora forjariak!
Langille trebe, zintzo
ta mallukariak,
lurpera ta lurpera
beti nagusiak,
gure gaitik egin dituzte
dituzten guztiak.
Ez badigute ematen
arrazoia guri,
Sua emango diogu
geure lantegiari
eta nagusiaren
etxe guztiari.
(Eibar-en kantatzen zan. Bere doñu bereizi bat badu.)
|