L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 15. zkia (1951-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Itxasoa aserre

 

Basarri

 

Bolaro ontan arpegi beltzez

or zabiltz ondamenean

Antsi tristeak eta negarra

sorturik alde danean.

Ongi dagigu zu beziñ onik

ez litekela onean,

Baña zakarra zera gogotik

aserretzen zeranean.

 

Zu txarretako zauden garaian

bai errez egin kalteak.

Ezer askorik eztu balio

zuri kontra egiteak;

Berrogei urtetako langintzak

minutu baten boteak...

Ez dituzu zuk aintzakkoz artzen

gizonen lan da nekeak.

 

Aitortzen degu zeure aldetik

arrazoi asko dezula.

Zure salletan agindu naia

sarritan izan degula.

Donostian beziñ trakets etzaitut

iñon ikusi sekula.

Beldurtu giñan bein da betiko

azpiratuko zendula.

 

Zure mugarik aintzat artu ez:

¡or egin degu pekatu!

Gero kastiguz biali dezu

gugana ainbat olatu.

Gizonak inbiri asko du ta

Jainkoagatik barkatu,

Oraindik bizi nai genduke ta

etzaitez ola zakartu.

 

Ene Kantauri trebe, gordiña,

zuk ez gorroturik izan.

Adiskidetu zaite berriro

lo gozoak artu gaitzan.

Euskaldunaren lagun zerala

mundu guziari esan

Gure Donosti berdingabeak

bere sona gorde dezan.

 

Zarautz, 1951' garren urteko Otsailla'.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.