L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern1500>— Gernika. 15. zkia (1951-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gernika'ko Batzar Baten

 

Resurrección María de Azkue

 

Del segundo tomo de la monumental obra Euskalerriaren Yakintza y de la parte consagrada a la recollección de Ipuin eta Irakurgaiak, entresacamos esta donosa narración que el recolector, nuestro venerable sabio Don Resurrección María de Azkue, califica de Ipuin luzea.

        Tratándose de un jocoso episodio relacionado con los antiguos junteros que asistían a legislar bajo el Roble de Gernika, creemos que no estará desplazada su reproducción en este lugar.

        Gernika'ko Batzarretxea aldunez ta ikusguraz beste beterik egoan goiz baten, zadorleria (sekretarioa), oi ebanez, guztiak entzuteko eran Mundaka lenengo aitatuaz aldunai banan banan dei egiten asi zan, bakoitzak bere ezaugarria maipurukoai erakusteko. Mendeja entzun eragin ebanean, Mendixako Piela (ordukko Pielak orain alkate dira) mai-aurrera agertu zan.

 

        — Ea paperok, Mendixa.

 

        Kolkotik, bere aldun-izena ateraten ebilenartean, arto-zati bat eta 'iru sagar gazamin yausi dakazan Pielari lurrera. Gorputzari zirkinik ez arpegiari pariztarik eragin bagarik berak esan eban:

                     Emen da Maria gureak

                     niri gerturiko gosaria:

                     iru sagar gazamin ta arto-zatia.

 

        Barre-zantzoka asi ziran, euskaldun ta euskaldun motz1 bere batzarkide guztiak. Lenengo batzarraldia amaitu zanean, askok, yarraitu eutsen gure Piel oni ostatutzat artu eban ardantegira. Euren arteko barritsu-samarrenak.

        —Mendixa —esan eutsan—; azken egunean zuk emongo dautsazu ostatariari eskupekoa!

        Bakotxak al dabena emongo dau.

        —Mendixa —zirautsan beste batek—: Bilbon gatzari arrak egiten eidakoz ta zuk baedodakizu zezaz kendu al leikiozan.

        —Orixe bai. Inoiz umerik egin bagako mandemearen ezneaz, uraz soinekoen zetaka ta natuak legetxez, il daroaguz gaz-arrok.

        Au entzueran, aldun batzuk alkarri kinuka zinoen:

        Nork nori yoko etedautsaguz bostak2 geuk beron-i ala beronek geuri?

        —Mendixa: zuen baserritxoan ezaldago zu baino burutsuagorik.

        Bai ta ez gitxi. Arek barriz beste arazo andiago batzuetara zuzendu oi dabez. Zuekana neu, naizantxo au, bidaldu nabe.

        Au entzunda, bat baino geiago gelditu ziran baserritar aldunari lotsa geixoagoaz begira.

        Azken egunean gure Mendixar au ostatariagana isilean agertuta, itz onek esan eutsazan:

        —Ekazu ameseiko bat, zeutako mesedean izango da-ta.

        Bazkalostean kontua eskatu ebanean, aldun asko(beste ostatuetan egozan batzuk bere bai) zurt egozan, adi-adi' Mendixak zenbat emongo eban yakin gurarik.

        Etxeandereak kontua erakutsi eutsanean, lauzuriko marairaginokoa emonda gero, katanarrutik ameseiko gorri ederra aterata, mai-ganean ots zoli-zoli eraginaz.

Ona emen nire eskupekoa —esan eban—, Gizon yakitun aberats apainduok geiago emongo dautsue. Ni geiagora enaitz eltzen.

        Batzuk, lotsarren edo, ontzako bana emon eieben eskupekotzat.

 

        (1) Euskeraz ezekien-euskaldunak euken orduaneta gure egunok elduarte "motz" goitizen au.

        (2) Esakeratxo au ta Mondragoe-aldeko bostak emon erderazko "tomar el pelo"langoak dira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.