L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 14. zkia (1951-urtarrila/martxoa) —<gern1400>




 

 

Eriotzaren Sagarra

 

Bustintza'tar Errose, Mañariko

 

Egun baten, sagutxu bizkor batek, ganbarako leiotik kalera begira egola, etxe-ondoko bide-ertzean, itxura oneko sagar bat egoala oartu' eban. Eta ariñeketan bertaratu ta sagarrgaz jaubetu zalakoan, pozez beterik esan eban:

Onako sagarrik ikusteko be! Orain berau, neuk artu dodan ezkero, neure neurea dok!

        Ori esaten baña, etxeko katu baltzak, arrapaladan jatsita, sagutxuari, bere erpez zorrotzakaz zauri mingarriak egiñaz, sagarra beingo baten kendu eutson. Eta katuak be, sagarragaz jaubetu zalakoan, pozez esan eban.

        — Au dok gauzaren ederra!... Orain berau neure neurea dok!

Gerotxuago barriz, katuari erpietan laztankiro eukan sagarra, itzulipurdika agertu zan tximiñuak kendu eutson. Eta tximiñuak be, musturragaz kiñuka ebillan artean, zugatz erpiñera igota, igaliari begira esan eban:

        — Ze sagu ta ze katu!... Indarra beti nagusi! Sagar eder ori, orain neurea az...

Orretan, odei artetik arrano andi bat ego-zabalez jaitsi zan. Eta arrano andi arek be, ikusiriko igalia gura ixan ebalako, bere moko ta erpe zorrotzakaz, tximiñuari gogorkiro eginda, aitaturiko sagarra indarrez kendu eutson.

        Arranoa be, igaliagaz pozik egoan; eta labar-ganean bere lumak arro-arrorik igituten ebazan artean, esan eban:

        —Neure ego-zabal eta moko ta erpe zorrotzari eskar, sagar eder eder au neure neurea baño eztok...

        Andik geroago, baña, mendi-zear joan zan eiztari batek, pozaren pozez zabar-ganean egoan egoan arranoa, izkilluaren bidez, bat batez erail eban. Eta arranoaren erpietan egoan sagarra, laztankiro kolkoan sartuta, mendi-galurreko landara ezti biltsetan joan zan. Eta landatxu aretan zuti ta tente egoalarik, arro arrorik esan eban:

        — Sagar eder eta atsegingarri onen billa amaikatxu bidar ibilli nok! Ibilliak ibilli ta alegiñak alegin arren, baña, gaur arte ezin ixan yuat lortu... Gaur baña, zoriak ala gura dabelarik, igali onegaz neure aboa gozotueta neure biotza poztu al-ixango yuataz... Au dok poza!... ta neurea dok!... Indarra beti nagusi.

        Ta ori esanda, sagarra, une artan aboratuteko asmuagaz, aizko zorrotz bategaz erdi-bi egin eban. Arra, andia ta ikatza lakotxe balbaltza zan.

        Eta ar bildurgarri arek, abots lakar eta itzalez esan eutson!:

        — Sagarra barrutik irten zan arra, eriotzaren arra izan zan...

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.