L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 13. zkia (1950-urria/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Liburu Berri—

 

Itz-Neurtu ta Itz-Lauz

 

Aspaldiko

 

Ez noakizue aipatzea zenbat bertso-liburu bikain argitara diran azken berrogei urte oietan Bidasoaz bi aldetako Euskal-Errian eta bai Amerika'n ere.

        Oraingoz isilik gorde ditzadan izenak. Bat bakarra azalduko dizuet: " EUSKALDUNAK" ORIXErena. Azken agertutakoa bait du, "last but no the least"... inglandarrak dioten eran. Ez da gutxiena omenez esan dezagun edan-ontzia goratuaz: ¡TOPA! Merezi bait du berriz ere: ¡TOPA!

        Emendik aurrera itz neurtuz leia nai dutenok goi-mail ori atxiki bearko dute. Gure idazkariek ez lukete itzneurtuetara jo bear, gauza pitxiak, entzungabeko soiñuak, asmo berri, sakon eta goitarrak adierazteko ezik.

        Bertsolari ta koplakariek erriko bestak alaitu itzatela; bai; baiñan geiago estutu bear zaie neurria, ene ustean, puntu, oin eta azken itzak ongi konta itzatela eskaturik. Bestela, erreztasun soberaz zabarkerian erori bait dira. Orretarako da bertsolari gudua.

        Bizia ez da ordea Poesi bakarrik. Biziera gauza arrunta, lazoa da. Batzuetan irritsua; geienetan garratza. Prosaikoa diote erderaz. Izan ere gure artu-emanetan, elkarren artean mintzatzeko zerbaitadierazteko itz neurtuz ez ezik itz lauz, izketa arruntaz egin oi degu. Beraz egunero uste gabe prosaz ari gera Mr. Jourdain bezela. Nola esan diteke prosa euskeraz?. Axular eta Etxeberri'k "itz-lazo, itzlaño "erabili zuten. Onelako liburuak bear ditugu itzneurtuetan baño gehiago irakurleari erakutsi ta atsegin emateko.

        Orregatik, egun pozgarri zaigu berri on bat zabaltzea: Itz-lauz liburutxo polit agertu zaiguna Gipuzko aldean. ALOS-TORREA deritzu beraren egile izanik Etxaide'tar Jon donostiar idazle gaztea.

        ALOS-TORREA antziñako ipuiedo elezarra da Etxaide'k berritua. Ta bai ederki berritu ere. Mami manitik ikasiak ditu euskera ta kondaira ta biak maniaturik lan bizi, txukun eta unkigarria idatzi digu.

        Liburutxoari ipiñi dion itzaurrea ere burutsua da ta bertan ematen dizkigun arau eta zuzen —bideetan zer ikasi ba-dago. Onoko onuoiek: "ez dezagun erria gogait eragin irakurgai ulerkaitzez"."Erriari euskal jakintza rakutsirik goitu dezagun euskera". Urrezko itzak.

        Agian norbaitek ordea aktz au arkituko dio: itz gargi geiegi ta geitxo orraztua ez ote dagon batzuetan; zailtto edo... bestetan.

        Esaera ulergaitzak ala itz gutxi ezagunak argitzeko oartxoak ugari ipiñi ditu orrialde beko aldean. Ez dakitenai erakutsi ta irakurketa erreztearren. "Ez nekegarri izan irakurlearentzat." Ortan dago korapilloa, itzaurrean egilleak aitortzen duna. ¿Iritxi al da mail ortara? Saiatu da behintzat eta tajuz saiatu gañera. Orregatik gure txaloak irabazi ditu. Gure ordaña izan bear du Etxaide idazle gaztearen ALOSTORREA erosi ta irakurtzea. Zarautz'ko "Itxaropena" etxean argitaratua da. Santos Etxeberria ertlariak moldatu dizkio irudi edergarriak. ¡Guzioi zorion eta ea noiz ezkeintzen diguten beste bat.



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.