Euskaldunak izan gaitez
Bera'tar Bat
1
Nago barrengo indarraz
Zuri jolastu bearrez,
Entzun nazazu mesedez:
Arrotz jendia maite dezagun
Jaungoikuan legian lez;
Bañan gogo ta biotzez,
Izkuntza eta egitez
Euskaldunak izan gaitez.
2
Euskaldunaren izena
Ludi guztiyan barrena
Degu izenik onena
Burua gertu, biotza sendo,
Esan, ni naiz euskalduna,
Euskera degu aurrena
Aita eta amarena,
Beste guztiyek urrena.
3
Gure euskera baztertzen
Ainbestereño sayatzen
Guri biziya samintzen,
Ikast-etxe eta etxe askotan
Jaunari diyot eskatzen
Kampora dute botatzen,
Jarrai ditala laguntzen
Gaxo oyeri barkatzen.
4
Euskera naidet gozetan
Euskera arrats-aldetan
Baita gabaz ametsetan.
Euskera nai det bizi guztiko
Jardun eta tratuetan,
Euskera nai det gaztetan,
Euskera nai det zarretan,
Nai det azken otoitzetan.
5
Euskal erriya goratzen
Bañere ez naz aspertzen
Biotzez baidet maitatzen.
Euskal erriko edertasunak
Begiyak dizkit betetzen,
Jartzen banaz oartutzen
Sarritan zait bururatzen
Zeruetan ote naizen.
|