L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Gernika. 11. zkia (1950-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

A. M. Pierre Lafitte:

 

Ormaetxear Nikola

 

Jauna: Zuk eta Garra istebe jaunak «Herrian» makhurra zuzendu zinutenezko berririk ez dut ukhan orai arteo. 1949'garreneko Azilaren lenetik honat ez dut nik ikhusi eskual agerkari bat bera ere. Buenos Aires'a ethorri naizalarik, hemen ediren dut delako ene artikulu hori. «Gernika»'ri zagokion argitarat ez emaitea, edota, oarkizun bat azpialdean ezartzea.

        Bestalde, emaiten nituen nik lau laphurtarren aztarrenak, bizi direnen izenak ixildurik, bainan aski siñalatuz. Nihaurek eman nakon «Gernika»'ri baimena, zerbeit gogorsko emana iduri ba zitzakon, ethen zezala, eta hala egin du, tokika.

        Etzitela ene beha egon Akademia hortan. Ukho egiten diot bethikoz. Zerbeit onik ikasten ahal ba dut, hartaz baliatuko naiz; bainan Eskualzain izaitea eder derizkiodala ere, ez dut axola haundiz hartzen.

        Zure ta eskuararen zerbitzuko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.