Eguerri
Txomin
Zerutik lurrera, gau huntan,
Zare, gure artera, jautsiko.
Neguak, ohianetan,
Abar ttikiena du churiz beztituko.
Elhurra geldituko da
Ez dadin gal zure urhats-hatza.
Eta zure lagun, osteka,
Izarrak zoin lehen lasterka...
Haur chumen sehaskeri
Beha diozute amultsuki.
Aingeruekin direla baltsan
Dute gozoki amets-ten
Kantu ederrenez, heiekilan,
Zaituztela goraki laudatzen.
Eta, kalotchak bete-ta gauz onez
Begitartea gocha doizute musu batez.
Ahopetik, ez daitzin atzar,
Urruntzean diozute erranen:
"Aita, ama dituztzue maitaturen,
"Bila eta egin ongia, lagun elgar,
"Izan zarkeriaren higuintza,
"Gachtoer barkha, ez gal esperantza,
"Ager zaitezte bethi bortitz-ta on!
"Thaigabe nago zuenkin. Gau on!.."
Sempere, 1949.
|