Jaunaren aserrea
Aldabe'tar Joakin
Almen guziya dauka denen Egilleak.
Beriak ditu lurrak; berek itsasuak.
Bere aginte pian dagozti zeruak.
Berak dabiltzki ongi urteko sasoyak.
Orduk jarri zizkiyon gau eta egunari.
Eman ziyon izena izar bakoitzari.
"Denen errege zera"diyo iguzkiari.
"Ibili zaite ortxen"diyo illargiari.
"Oneaño ta ez geigo etorriko zera"
entzuten du itsasok, ta ez dijua aurrera.
"Aizek, iya ixilldu; nere agindua da"
Denak, denak apalki bere morroi dira.
Zure biatz indartsuk ikuitzen dunian
mendi goiko tontorra aserre-aserrian,
ertengo zaigu andik su gar ke tartian
zure agiri argiya zaudela ganian.
Eta jexten ba gera aruntz lur barrura,
ikus gentxake ongi Zu antxen zaudela.
Dar-dar egiten daki nai dezun erara.
¡Ara nun jauregiyak dijuazten lurrera!
Elur, gela ta izotza, neguko agiriyak,
uda berriko giro, udako iguzkiyak,
udazkeneko aize epel ta arrotuak,
ongi bete oi dituzte zure aginduak.
"Ni naiz Jaun ta Nagusi dembora denetan.
Egon zaitezte menden gogoz ta benetan.
Bete nere aginduk zintzo ta egiyetan
Bestela izango dira miñak negarretan."
"Bota zazute, goyak, euriya geyegi.
Erre-bazter guztiyak", diyo iguzkiari.
Ekarri eskutaraño... ¡kentzen ongi daki!
Bere aserre ixilla... ¡zenen bildurgarri!
"Sartu zaitezte, arrak, emaitzen munetan
gogor jipondu erriyak bazter guztiyetan
iya ibiltzen diran bide zuzenetan:
bestela ez det altxako nere zigorrikan."
¿Iraungo al dute erriyak Jaunen aserrian?
Izan bitez garbiyak kristau oituretan.
¡Oraintxen batez ere maitetasunian!
Errik, izan zaitezte zuzenak bidian.
Orio 1949
|