Arrantzaleak
Basarri
1
Arrantzaleak, gaur kanturako
bidea jartzen didate.
Ez nago lasai beren izena
goi mallan ezarri arte.
Beren ogia irabazteko
¡zer buruzpide daukate!
Zuentzat beti gerrate...
Sarri gertatzen ezpada ere
maitatzekoak zerate.
2
Itxasoaren aserraldiak,
¡bai aserraldi sakonak!
Ongi daki au urte askoan
an ibilita dagonak.
Burruka ortan beti galera
aterako du gzonak.
Asko mindutzen bagaitu ere
orain auzoaren onak.
Ondo kostata irabaziak
oi dira zuen txanponak.
3
Kantauri zarra jartzen danean
kopet astun da aserrez
Kristauak aixa iraultzen ditu
bere olatu zakarrez.
Gero, sutondo jator askotan
arantza latzak indarrez,
Galdu zaioten aita maitea
burura ekarri bearrez.
Zenbat famili ikusten diran
beltzez jantzita negarrez!
4
Maindire zuri biguñak utzi
eta goizean txit goizik,
Otar bana ta parolarekin
ontzira doiaz ankutsik.
Ezta sufritzen ez duten euri,
aize bolara ta otzik,
Ainbat nekeren ondorenean
sarritan etxera utsik...
Arrantzalea maite ez duenak
ez du izango biotzik.
5
Boga, boga, bai, mariñel onak,
boga, itxas bazterrean,
Aurrerantz ere jarrai zazute
lengo era jatorrean.
Amabirjiña bitartekotzat
zuen oitura zarrean.
Arrai prexkoen itxaropenez
zai gaudenak legorrean,
Txapela erantzi bear genduke
arrantzalien aurrean.
Zarautz. 1949
|