L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern0800>— Gernika (1949-uztaila/iraila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ilhunduratik argira

 

Dominique Dufau

 

Munduaren bazter hertsi edo zabaler behako bat emaiten duenari bethetzen zaizko gogoa eta bihotza hestura lazgarri batez.

        Iduri lukete jendeen izpirituek, egitatek nahas-mahas okhoztagarri batetan itzuliphurdika pulunpatuak laket zaiotela. Ongia eskharniatua da. Gaizkia nagusituz doa. Zoko gordeenetara heltzen da ohidurak, librtatea, gizonen arteko batasuna porrokatuz, porrokatu nahizik.

        Euskal-Herria Munduaren bazter bat da, adinik gabeko bazter bat, —nork dezake erran noiztik den Eskualdunaren lurra?—, bazter pullitenetarik bat, bainon ilhundunaren lanoek, bertze tokiak bezala, itzaltzen ari dutena.

        Dituen seme argituenak gogoetan daude. Menderen urrunetik Arbasoetarik eta Arbasoez heldu izan zauzkun mintzai, sinheste, gogo, kantu, dantza, khondaire, hitz batez ohitza guziak, espantagarrizko aberastasun horiek ez othe ditu nahasdurak, maltsurik beretu-ta, emeki, bainon seguki, urrunarazten Eskualdunaren bihotzetik, kasatzen Eskualdun etche eta herrietarik?

        Eskual-Herriko alde bat bat bortizki kolpatua izatu da, kolpatua dago. Bertzean, atzak sartzen ari dire, karreatzen dituzte usai eta ager-modu berri, arin, zoro batzuk irringarriki zonbeit Eskualdunek beretzen dituztenak.

        Galtzen ari othe da Eskual-Herria?. Uzthen ditu bada galtzera bere ohidura eta ohitza zaharrak?

        Asko beldur dire. Beldur izaiteko likete ez balitu Gernikako Aritzak erroak lurrean barna sartuak, hedatuak, hazkarki lotuak. Orhoit gaiten suak jana, ikharagarriki heriotzeak joak izan dituela urbilgo eta urrungo eremuak. Jainkoak begiratu dio ostaldea; egundainon bezen berde, fresko, zabal eta eder derauka. Chutik deno Eskuara, getakarien khanbiaduren gatik, biziko da mintzatua izanen da.

        Ez zaiote galde egin behar Munduko bizi toki gehienetan dagozin Eskualduner badenez edo balitakenez egoitza bat, alde bat, erresuma bat, ederren ederrena izan dadien, ahanztarazten ahaldiozkatenik Eskual-Herriko choko den ttipiena.

        Ez gare, egia erran, ethorkisunaz nagusi, bainon ez zauku nihundik iduritzen agertuko dela, laster edo noizbait, zerbeit aski hazkarrik Euskuara suntsiaraziko duena.

        Noizpaiko mintzai eta ohitza horiek bethi disdirant-ki argitu izan diozkate, Eskualdunari, edo zoin gau beltzenetan ereman behar zituen bide guziak. Ez da argi hori egundainon hil ez eta itzali. Haize batek bakarrik hil dezake: Gernikako Arbola erroz gora bota dezaken haizeak. Ez gaiten beraz trista, ez gaiten lotsa. Argi horen dirdira betikoa da; ilhundura guziak urrintzen ditu.

 

St-Pée-sur-Nivelle

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.