L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Gernika aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<gern0700>— Guernika (1949-apirila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gernikako Arbola

 

Iparraguirre

 

        1

Gernikako arbola

Da bedeinkatua

Euskaldunen artean

Guztiz maitatua:

Eman da zabalzazu

Munduan frutua,

Adoratzen zaitugu

Arbola santua.

 

        2

Milla urte inguru da

Esaten dutela

Jainkoak jarri zuela

Gernikan arbola:

Zaude bada zutikan

Orain da dembora,

Eroritzen bazera

Arras galdu gera.

 

        3

Etzera eroriko

Arbola maitia,

Baldin portatzen bada

Bizkaiko juntia:

Laurak artuko degu

Zurekin partia

Pakian bizi dedin

Euskaldun jendia.

 

        4

Betiko bizi dedin

Jaunari eskatzeko

Jarri gaitezen danok

Laster belauniko:

Eta biotzetikan

Eskatu ezkero

Arbola biziko da

Orain eta gero.

 

        5

Arbola botatzia

Dutela pensatu

Euskal erri guztian

Denak badakigu:

Eta bada jendia

Dembora orain degu

Erori gabetanik

Iduki biagu.

 

        6

Beti egongo zera

Uda berrikoa,

Lore aintziñetako

Mantxa gabekoa:

Erruki zaitez bada

Biotz gurekoa,

Dembora galdu gabe

Emanik frutoa.

 

        7

Arbolak erantzun du

Kontuz bizitzeko,

Eta biotzetikan

Jaunari eskatzeko:

Gerrarik nai ez degu

Pakea betiko

Gure lege zuzenak

Emen maitatzeko.

 

        8

Erregutu diogun

Jaungoiko jaunari

Pakea emateko

Orain eta beti:

Bai eta indarrare

Zedorren lurrari

Eta bendezioa

Euskal erriari.

 

        9

Orain kanta ditzagun

Laubat berso berri

Gure provinziaren

Alabantzagarri:

Alabak esaten du

Su garrez beterik

Nere biotzekoa

Eutsiko diat nik.

 

        10

Gipuzkoako urrena

Arras sentiturik

Asi da deadarrez

Ama Gernikari:

Erori etzeitezen

Arrimatu neri,

Zure sendogarria

Emen naukazu ni.

 

        11

Ostoa berdia ta

Zañak ere fresko

Nere seme maiteak

Ez naiz eroriko:

Beartzen banaiz ere

Egon beti pronto,

Nigandikan etsayak

Itzurerazotzeko.

 

        12

Guztiz maitagarria.

Eta oestargiña,

Begiratu gaitzazu

Zeruku erregiña:

Gerrarik gabetanik

Bizi albagiña,

Oraindaño izan degu

Guretzako diña.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.