¡Eup, jaunak! Emen gera gu ere
Pikabea'tar Errapel («Alcibar»)
Itz bi, aurretik, gure itzkuntz ederrian.
¿Zeiñ geran?
Baserritar eta baserri ingurutako batzuek,
Azkeneko gerratian «itxetik kanpora» bialiak..
¿Zer nai degun?
Irakurri gure esanak, eta laister jakingo dizute nora guazen.
¿Gutarrak-al zerate?
Atozte bada Alkartuta, danak batian, bultza dezagun gora gure aberri maitia.
Poliki, poliki, esango, dizugute nola biar degun bultza.
¿Gaitza dela? Errota arria ibiltzen ere gaitza da. Baña ala ere, mugitzeko, ur tantuak aski dira. Ur tantuak, batian bilduak egiten clute ibai indartsua.
Bildu gaiten, bada, ur tantuak ibayan bezela.
«Agur jaunak, jaunak agur; agur t'erdi»...
|