L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Literatur Gazeta aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Literatur Gazeta-4 (1987-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Txaluparia

 

Arabiar literatura erotikotik
jasotako errelatoa

 

...Oraingoan emakume gazte bat aurreratzen zaio eta honako errelatoari ematen dio hasera.

        Effendi, dio berak, neronek garai batetan nakoretek dituzten beste merezimendu neuzkan, egunero lotzen bait nintzaien otoitz, ahozko ohitura eta irakurketari. Gau askotan abiatzen nintzen ere, jakintsu eta ospe handiko gizonen hilobiak bisitatzera, beraiengandik hornitzen zituzten birtuteak jaso ahal izateko. Nahiz eta Bagdad-eko emakumeen artean edertasun eta, donu gehientsu izan —galaien eritzia jarraituz— ez nuen inoiz gizonik ezagutu.

        Egun batez, Ahmed-en mausoleoa bisitatzeko irrikaz nengoelarik, Tigris ibaiertza jarraituz bertaruntz abiatu nintzen. Bapatean airea ilundu zen laino gogor batek guztia estaliz, eta ondoren izugarrizko euri jasa hasi zuen botaka. Hau ikusiz txalupa bat hartzea erabaki nuen. Nora nahi duzu. eramatea? galdetu zidan txalupariak. —Ahmed-en mausoleora jaoateko asmoa nuen, erantzun nion—. Oso ondo, esan zidan, eta belauntzia eta arrauna martxan jarriz uretan barneratu ginen.

        Gauak otoitzean igarotzen nituenez, berehala etorri zitzaidan lo egiteko gogoa, eta gutxi baino lehenago lokartu egin ere. Neure atseden premian nengoen bitartean txalupariak zorrozki begiratzen ninduen, neure edertasun eta xarmetan erreparatuz, eta haragi desioak beregan jabetuz, Satan madarikatuak jartzen dituen tentaldi liluragarrien morroi bihurtu zen, nirekin harreman lizunak izateko gogo bizian.

        Hara non txalupa bideratzen duen hutsik dagoen hondartza batetaruntz eta, bere ertzean txalupa loturik, mehatxatu egiten nau bertako bakardadea lagun duelarik.

        Altxa! oihukatzen dit Esnatu orduko leku ezezagun batetan aurkitzen dut nere burua —Jainkoaren izenean, erantzuidazu, nora ekarri nauzu? galdetzen diot.

        Ikusiko duzu, erantzuten dit.

        Bere tonu eta aurpegiko espresioan gertaturiko traizioa nabaritzen dut; eta negarrez, kexaz, penatuz, txilioka basten naiz.

        Ixildu! agintzen dit bere sastagaia erakutsiz, bestela zintzurra ebakiko dizut.

        Egoera honetan larritasun gogorra sentitzen dut nere bihotzaren erdian.

        Mesedez, esaten diot, hartuidazu daramadan guztia, baina arren, ez ihauli.

        Eskeintzen didazuna mespretxatzen dut, nire desioa zurekin jostatzea besterik ez da.

        Hitz hauek entzuterakoan nire errekurtso guztiak erabiliz, oinaze eternaletako ikuskizun beldurgarria gogorarazten diot —nolako lotsa, esaten diot poeta baten hitzak erabiliz, emakume bategatik paradisua galdu ahal izatea!

        Horrelako sermoiak, batez ere aingeru aurpegi batengandik ateratzen badira, ez dute nere asmoa baztertzea lortuko. Utz ezazu, horregatik, erresistentzia bidea eta josta dezagun elkarrekin; biok gozatuko dugu, horrela, munduko plazer handienatakoez; zure bizitzan ez duzu okasio hobeagorik izango.

        Ele hauek nahasketa estraino batetan murgildu ninduten, eta ez nuen erantzun egokirik aurkitu. Bi aldiz pentsatu gabe nere gainean ezartzen zait, buruko ileetatik heldu eta txalupatik irtenarazi. Gero, nire bizkarrean apoiatuz, makurrarazten nau, neure gonak jaso, burua nere bizkarrean apoiatzen zuen. Horrela erasotzen ninduen kontinuoki bere pasio zakarra asetu arte.

        Mementu horretan lortu nuen zertxobait bere lokarritik askatzea, eta atzera ezin begiratzeke sentitzen nuen nire bizkarrezurrean bere pisua. Istant bat galdu gabe, bere txalupatik soka bat atereaz beso eta hankak lotzen dizkit eta, atzetik helduz, bortizki sartzen du zakila nire atzeko zulotik min latza sortuaraziz niregan, eta garrasiz hasten naiz.

        Nahiko, esaten diot, nitaz baliatu nahi baduzu, gutxienez, sartuidazu zure aparailu handi hori aurretik, beste era honetaz pairamen gogorra jasaten bait dut eta ezin dut sufrikario honekin jarraitu.

        Nire ele hauek entzuterakoan atzera egin zuen, bere erasoak odola egin bait zidan.

        Zuk nahi izan duzulako nire eskaera entzun, erresistitzeari amor emango diot eta zure eskuetan gelditzen naiz.

        Orduan bera nire gainean kokatu zen, soka askatu eta uretara jaurti zuen.

        Gorputz luzez etzanda aurrez gertaturiko egoerari buruz burutapenak egiten hasi nintzen.

        Apurka apurka barneratzen dit, nik deskribatu ezingo nukeen era batetaz ia zilborreraino iritsiz; bitartean bere praketako gerrikoa askatu eta, bere galtzak erantziz, zakila erakusten dit.

        Nire burutazioetan ari nintzela, gora begira etzanik, gizona hankartean ipini zen, bere zakila hartu eta aluan sartu zidan, goza-beherako mugimendu bizkorrari hasera emanik. Desio boluptuosoak nigan ere ernatu ziren eta laster hasi nintzaion honen frogak ematen.

        Bere eskutartean hartzen nau, elkar musukatu, ferekatu eta, modu honetaz, elkarren arteko igurketa gozoari hasera eman; horrela, goren mailako atseginkoitasun paregabea sentitzen hasi nintzen, lotan ala esna nengoen ezin bereiztuz.

        Orain, nire kideaz erreparatzean, inolaz ere desegokia eta arras itxura oneko lagunaren aurrean nengoela jabetzen hasia nintzen.

        Gure eginbeharrari amaiera eman genionean nik ez nuen hemen bukatu nahi, berarenganako maitasuna eta izugarrizko betetasuna bait nuen. Lagunaren dohainez guztiz eroturik inoiz baino garbiago ohartzen nintzen neure bizitza osoan hainbeste zoriontasun ez nuela sekulan santan sentitu izan. Bere aldetik ere nireganako joera piztu zen eta, nere bizitza aszetikoa alde batetara uztea erabakiz, elkarren arteko pasioiz beteriko joku guztiei hasera eman genion. Baina zoritxarrez bere emaztea, morroskona maltzurra bera, gure harremanetaz jabetu zen eta, ohizkoa denez, elkar ikusteari utzi egin behar izan genion. Hala eta guztiz, diot, nire kidearen oriotzapena ez da inoiz ene gogotik ezabatu.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.