L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-11 (1994-ekaina) —<garz1117>




 

 

Agur esanez

 

Garziarena

 

Dotore eta txukun bukatu nahi genuen: hamaika ale segidan atera eta —tak!— kolpetik gelditu, irribarre bat ezpainetan, jaun eta jabe, gero arte lagunak. Baina nahitasun hori —aniletatik zinbuluka ateratzen diren errusiar gimnasialariei hainbeste laguntzen diena—, ez da gure kasuan nahikoa izan. Ibili gara une batez aidean, eman ditugu gure bueltak, jarri dugu publikoaren zati bat erne, baina azkenerako hautsi egin gaitu grabitatearen indarrak. Lurnera erori ginen bederatzigarrenean, eta arrastaka burutu ditugu azken bi aleak. Ez dok hamairu. Ezta hamabi ere. Hamaika, eta justu justu.

        Aniletatik zinbuluka atera eta gaizki erortzen diren errusiar gimnasialari batzuek negar egiten dute beren zoritxar hori dela-eta. Guk ere egingo genuke horretara jarriz gero. Baina kokodriloaren malkoak lerratuko lirateke gure masailetatik, ez zinezkoak. Izanez ere, ez gaude batere joak. Arrosatxoak zortzi orri ditu, eta alferrikakoa hari gehiago eskatzea. Gu berriz Euskal Herrian bizi gara, euskaraz aritu gara gehientsuenetan —euskal ortodoxiarekin harreman haundirik gabe, gainera—, eta gauzak hola bizitza laburrekoak izan behar. Bestalde, antz haundiagoa daukagu Pulgartzitorekin errusiar gimnasialariekin baino, eta zentzu horretan, eta konformidadearekin batera, harrotasunik ere ez zaigu falta: Pulgartzitok bezala, guk ere utzi dugu geure arrastoa, gehitu diogu geure papurra modernitate euskaldun baten lerro dudatiari. Hurrengo arte.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.