L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-8 (1993-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

Gamelu bat Parisen

 

Asun Garziarena

 

Michel Tournier-en eskutik datorkigu oraingoko liburu zoragarria: "La gota de oro" ("Hain zara ematen duzuna / ez dut ulertzen diozuna.") Idriss gazte bereberearen bizimodua guztiz aldatuko da ilehoridun neska batek argazki bat ateratzen dionean, basamortuan ahuntzak zaintzen ari den bitartean. Saharako herri bitxi hauentzat ezezagun batek norberaren irudia gordetzea arriskua dakar, arimak ihes egiten du eta. Idriss biluzik sentitzen da eta Pariseraino bidaiatuko du erretratua berreskuratzeko asmoarekin. Beste herri batzuen ohitura eta kultura ezagutzeko ahaleginak egin arren ez du ezer ulertuko; hala ere, zenbait gauza berri aurkituko ditu: Marsellako kaleetako sexu gordina, etorkinen marginazio krudela, gizaki modernoak duen diruarekiko menpekotasuna... Mitoak eta errealitatea, ekialdeko ipuin tradizionalak tartekatuz, istorioak harrapatu egingo zaitu.

        Gizarte garatu hauen absurdoak izerditan blai utziko zaitu eta desertuan ur freskoa edango bazenu bezala izango da liburu eder honen irakurketa.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.