Egia ttikien katalogoa
031/ DONOSTIAKO UDAL-LIBURUTEGIAN, bizpahirutan saiatu arren, irakurle sufrituak ez du euskarazko erantzun ala argibiderik jaso. Goiz eta arratsaldeko turnoak barne, zortziren bat lagun ikusi ditu bertan lanean (Mailegu-zerbitzu, Fotokopiagailu, Atezaintza eta abarretan) eta den-denak, kezkarik gabeko EUSKARAGABEAK.
032/ IRUÑEAKO SAN FRANTZISKO PLAZAKO LIBURUTEGIAN, txartel batzu paratu dituzte, jendeak ezin dezakeeta libururik etxera eraman gogora erazteko. Horrela diote: "Aquí los libros no se prestan Biblioteca General de Navarra Sala de Lectura Hemen, liburuak ez dira prestatzen".
033/ EUSKO TRENBIDE-ak oso ohar kuriosoa ezarri du Bilbotik Algortara arteko geltoki guztietan. Gaztelerazko "Valide su billete" aginduaren ondoan, hala dio euskaraz: "Ezeztatu zure txartela".
034/ GASTEIZKO LIBURUTEGI PUBLIKOAN liburutto bat atera dute uda honetarako hamar liburu gomendatuz. Erdara hutsez idatzita dago eta ez dute euskarazko liburu bakar bat gomendatzen.
035/ EUSKO JAURLARITZAK, hiritarrekiko komunikazioa hobetzeko (!) programa baten barruan, txartel batzuk banatu ditu euskaraz eta erdaraz idatzita. Euskaraz egiten diguten gonbitea inor atzentzeko modukoa da: "DEITU! Egunean eguneango ekinean dihardugu zerbitzu hobeagoa eskeintzen". (Eskerrik asko txartela bidaltzeagatik Oiongo Euskaltegiko lagunei).
Azkenez, Bilboko J.M. kolaboratzaileak (mila esker!) bidaliako bi gutun. Hona gutun horietan igortzen dituen katalogorako itemak:
036/ "Correos y Telegrafos" delakoak (euskarazko izenik ez du, antza) badu sukurtsale bat Bilboko Kasku Zaharreko Iturribide kaleko 10. zenbakian. Ohar hau aurkitu nuen hantxe duela hilabete pare bat (oraindik ere han izanen da noski):
Aviso al público
"Para retirar un envío deberá acreditar su personalidad (DNI o Pasaporte). Puede autorizar a otra persona. En este caso deberá, además de acreditar su personalidad la persona autorizada, presentar fotocopia del DNI o Pasaporte del destinatario del envío".
Erdarazko erredakzio hori ere ez da noski munduko politena izanen, baina entenitu, egiten da nolabait ere. Ea zuek, faborez, euskarazko itzulpena ulertu eta esplikatzen didazuen (diot nik itzulpena izanen dela, izan ere bertzearen ondoan bait zen). Eskerrik asko aldez aurretik. Honako hauxe da "kokoztik" utzi nauen "itzulpena":
Publikoari oharra:
"Bidalketa hartzeko zure NAN Pasaportea beste pertsona bat.
Bainen dezake zu.
Kasu honetan, bainen dutakoak, bera nortasuna egiaztatzeaz gain, NAN-aren fotocopia edo bidal ketaren jose tzailearen pasaportea aurketztu behar du"
Estimatzekoa iduritzen zait funtzionariak nola ari diren euskalduntzen, negarra etortzen zait begietara, emozionatua, baina uste dut hizkera tekniko hori ez duela euskaldun arruntak (oraindik) ulertzen. Baina hizkera teknikoa delako, ez besterengatik. Nik uste.
037/ Telefonica enpresaren fakturak, 1993ko maiatzekoak, bi hizkuntza erabiltzen ditu, orohar nahiko ondo gainera. Baina zoritxarrez, beti zoritxarra gurea!, kartaren atzeko azalean honela dakar, espainieraz eta euskaraz:
Información nacional / Informazioa nazioarra
"Y recuerde que todo lo que necesite para sus comunicaciones, Telefónica se lo ofrece con el mejor asesoramiento llamando al 004".
Eta hori euskaraz:
"Eta gogora ezazu ezen zeure komunikapenak egiteko behar duzuna, Telefonicak oholkurik enenaz 004ra deiluz eskeintzen dizula.
Beraz baditugu euskaraz, batuaz behintzat nahiko ezezagunak ziren beste izen bat (oholku), beste adjetibo bat (en, superlatiboan enena), eta beste aditz bat (deilu).
Eskerrak badakigula erdara, bestela edozein hasten da, nahiz eta enpresak eskeini, oholkurik enena eskatzen, batez ere hartarako deilu egin behar bada! Ni ez behintzat.
|