L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<garz0500>— Garziarena-5 (1993-apirila) —Hurrengo artikulua




 

 

Ospitalean

 

Maria Garziarena

 

Gurutzetako ospitalean nengoen lehengoan familiako bati laguntzera joanda. Goizean goiz ebakuntza bat egina zioten, eta orain, eguerdiko ordubiak inguru, UCSI gelan zeukaten. Ez dakit zer adierazten duten sigla horiek, baina, ikusi nuenez, sei edo zortzi ohe dituen gela horretan ebakuntzaren egun berean etxera bidaltzen dituzten gaixoak edukitzen dituzte, suero eta abarrekin, anestesiaren eragina pasa bitartean. Nire senideak bazeramatzan hiru hat ordu gela horretan. Ni kanpoan nengoen, pasilotik haruntza eta honuntza haina asko urrundu gabe, erizaina edozein mementuan azal baitzitekeen nire senidea bere onera etorri zela eta etxera joan gintezkeela esatera. Baina kontua da denbora aurrera zihoala, eta nire familiar hori ez zela esnatzen.

        Halako hatean, beste gaixo bat ekarri zuten kamilan UCSI delako gelara. Nire ondotik pasa zenean, ezin izan nintzen egon haren aurpegira begiratu gabe. Gutxitan ikusi dut andre harena hezalako aurpegi zimur, zahar, akiturik. Kamilaren aldamenean beste andre edadeko bat zetorren. Kamila gela harruan sartu eta kanpoan itxoiteko esan zioten laguntzaileari, ez urruntzeko, abisatuko ziotela ama here onera etortzen zenean. Kamilan ekarri zuten andrea pasiloan utzi zutenaren ama bazen, larogeitamar urte ez zituela urruti izango pentsatu nuen.

        Zain segitzen nuen, eta nire senidea, ahizpa gaztea, ez zen inondik inora esnatzen. Esertzen nintzen pixka batean, baina ezinegonak altxarazi eta laster nintzen ostera pasilotik haruntza ta honuntza. Bapatean, gelako atea zabaldu zen. Esnatu da, pentsatu nuen, handik aldegiteko desiratzen.

        —Zatoz, mesedez, zure amari jazten laguntzera —esan zuen erizainak.

        —Bai!? —alabak harrituta—. Baina esnatu al da dagoeneko?

        Atzetik zetorkion alabari «Goazen arineketan!,» esanez atera zen amona xaharra gelatik. Tipi-tapa bizkorrean urrundu zen pasilotik, ia korrika txikian, gela haren harruan Heriotza ikusi balu hezala. Eta Heriotzak, lehenago beste askori bezala, amenazuzko keinua egin balio bezala.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.