L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-4 (1993-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskal Herriko Zoro-tasa

 

Mikel Garziarena

 

Euskal Herriko Zoro-tasa estatuarenaren mediatik gora omen dago, zabalkunde handiko egunkari bati kasu egiten badiogu behintzat. Hasiera batean, batzuen betiko jarrera zela pentsatu nuen, alegia, baskook deskalifikatzeko modurik errazena aukeratzen zutela beti bezala «euskal problema» delakoa nolabait esplikatzeko. Gero pentsatu nuen, egia izanez gero, ez zela hain errealitate harrigarria gure «gerla» diferenteen ondorio izan zitekeela kontuan hartzen bagenuen: karlistadak, gerla zibila, diktadura, ETA... Industrializazio azkarra ere ez litzateke ahaztu behar, edo euskararen galera. Ez da eskizofrenia kolektiboa aipatzen den lehen aldia. Hain zuzen ere, norbait deskalifikatzeko biderik errazena da erotuta dagoela esatea. Baina jarraian ene ingurura begiratu eta arrazoia zutela iruditu zitzaidan. Agian benetako zoroetxe batean egon banintz, ez nukeen inpresio hori izango. Lagunekin kontu hau hizpidera ekarri eta inor ez zegoen ados «erotasuna» zehazki zer ote zen. Etxera iritsi, komuneko ispiluan neure burua ikusi eta, ikaraturik, zoro horietako bat ni neu izan nintekeela nabarmendu zitzaidan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.