L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-3 (1993-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Pertsona miresgarrien katalogoa

 

Roberto Garziarena

 

003/ Teresa

        Teresa uzten dugunean bera bizi den New Yorkeko Porto Ricotarren hauzo horretan, ttipi ttapa joaten da kaletik gora eta niri gauza asko etortzen zaizkit burura, denak batera. Zuk esango duzu goizero jeiki orduko sukaldean ematen dizkidan arraultz frijituengatik dela, pernila eta guzti. Esaterako hemen telefonoek edukitzen dituzten ozengailu hoien bitartez Joe bere semearekin erdi Ertamerikako Espainolez erdi Ingleseraz entzuten diodanean ia ahaztu ere egiten zaizkit bere hirurogeitahamabost urte hoiekin niri gero gordeta daukan bere antzinako Euskerie eder horrekin esaten dizkidanak. Baserriaren gainean, etxetik urrun bizi behar duenaren gainean eta hiri izugarri haundi honetaz ibiltzen da. Den dena gezurretan ez dakiten bere begi txikitxoekin eta munduaren mutur batetik bestera halabeharrez iragan denaren patxaraz. Gero Julen etortzen denean eta Teresa bizi den Porto Ricotarren hauzora automobilez eramaten dugunean, orduan etortzen zaizkit niri gauza asko burura.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.