L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Garziarena aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Garziarena-1 (1992-azaroa) —<garz0118>




 

 

Ispilua

 

Sylvia Plath

 

euskaratzailea:
Maria Garziarena

 

Zilarrezkoa naiz eta zehatza. Ez dut aurreritzirik.

Ikusten dudan guztia irentsi egiten dut segituan

Bere hartan, maitasun edo gaitzespenaren lausorik gabe.

Ez naiz krudela, soilik egiatia:

Jaungoiko ttipi baten begia, lau ertzetakoa.

Denborarik gehiena aurreko hormaz hausnartzen joaten zait.

Arrosa da, tantoekin.

Hain luzaro egon natzaio begira

Nere bihotzaren zati bat dela uste dut. Baina gora-beherak ditu.

Aurpegiek eta iluntasunak banandu egiten gaituzte behin eta berriro.

Aintzira bat naiz orain. Andre bat nigana makurtzen da,

Zer ote den bera zinez nere luze-zabalean aztertuz.

Gero gezurti horiengana bihurtzen da: kandela edo ilargiari buruz.

Bere bizkarra ikusi eta isladatu, egiten dut fidelki.

Eskuak astinduz eta malkoekin saritzen nau.

Inportantea naiz berarentzat. Etorri eta joan egiten zait.

Bere aurpegiak hartzen du goizero iluntasunaren lekua.

Neska gazte bat ito du nigan, eta nigan hartzen dio gaina

Andre zahar batek,

egunez egun, arrain

izugarri baten modura.

 

 

website free tracking



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.