Jaurerri imajinarioak
Miguel Sánchez Ostiz
(Poeta nafar honen poema hau argitaratzeke
duen "Reinos Imaginarios" liburuaren
zatia da. Aurrez, "Pórtico de la Fuga"
kaleratu zuen Ambito Literario sailean).
Beldurra,
beti bestekaldean dagoen
kristalaren bestekaldeko
tximeleta beltzen hodei geldia,
garraisia eta baita bala ere.
Eta honunzkaldean,
inoiz hega multikoloreak izan zituzten
txori disekatuak.
Beldurra,
erloju deskonposatuaren atzean,
inoiz irakurriko ez duzun liburuaren
horri itxietan habia eginda.
Beldurra, gaur,
bada antzinako oroimena ere.
Eguzkiaren imajina gordetzen duzu
gelan tamizaturik sartzen zaizularik:
hauts mehearen kortinak, hots bat
Holakorik ote zen?
Goruntz zihoen goiz isilean
huntz pozointsua
ametsak itoaz.
Eta bai, ni egon nintzen han.
Oraindik ere adin gabe nago,
iheskor,
bestekaldea arakatuz,
oroimena aurreratu zaidanez
gaur itzuli den une hori,
haseraren imajin zehatza errejistratuz.
Debekuaren ateetan,
beldurraren ateen aurrean.
|