Itz Neurtuz
Unamuno'ri
Otsalar'ek
«Este donquijotesco
don Miguel de Unamuno, fuerte vasco...»
A. Machado
Goruntz begira.
Pentsamenaren mugak,
jakintza bakanez
urratuz,
errazoia arturik
oñarritzat ta
elburuz.
Ondogabeko amiltegiz
inguraturik
ibili ziñan
zintzoki;
bide makurretan zear,
leza beltzaren
aurrez-aurre
ausarti.
Zalantzak zenitun.
Ta, nola ez?
Illunaldeetan ezin
arkiturik.
Argi unetan Jaunakin
ziñelarik.
Noiz argi
ta noiz illun?...
ezin igarririk.
Betikotasunaren
egi,
zure jakintza
sakonak ezin
erabagi.
Gogoz urbilduz,
errazoiz urrinduz;
bien arteko ausia
ezin berezituz.
Zurekiko,
ameskaitz zorabioka,
zerorren buruakin
gudaka.
Orrela ere
Bere billa.
Ezer ezaren
billaketan ain
arduradun?
Etziñan arduratuko
izan ez-balitz
iñun;
nunbait delako
ziñan billa,
naiz eta ibili
itun.
Zalantza ta guzi ere
Beraren bearra
zenun.
|