Itz Neurtuz
Lausoa
Otsalar
Endaitzaren jabe eztan mariñel baten lez,
arantzaz jositako txaramel leizak
zear, bultzaz narama lauso illunez,
zentzunikan ez duen bizitza korrontak.
Estutxo esituriko bide latza danez,
oro illunak dira izadi egiak;
bere bultzakaderi ezin egin iges:
gu, bere asmu erageon jostallu txiroak.
Bizitza loturik da inguru garratzez.
Itzali zaizkidala uste ameskorrak.
Biotzak eztirala zaartzen? ezetz? ez:
baña, nere onek, a! nolako zauritzak.
|