Itz Lauz
Olabe'ri buruz
San Martin'dar Yon
Jazinto Olabe, pintore ospatsua, Eibar'en il zan 1957' garreneko iraillaren 9'an. Bertan errian jaio zan 1877'garrengo dagonillaren 15'ean.
Bere ikaskintzak Madrid'go Academia de San Fernando'n egin zituan, Arteta, López Mezquita eta Salaberria ikaskide zitularik, eta pintore oiek esaten zutenez, Olabe omen zan, beren garai artan, San Fernando'tik igaro zan ikaslerik onena. Bañan, Olabe, andik atera zanean, Eibar'era itzuli zan eta etzuen nai izan bertatik ateratzerik, eta an ari zan zanean isil-isilik. Bere izakeraz zerbait lotsatia ere bazan eta bear bada etzan ausartzen erritik kanpora ateratzen.
Inazio Zuloaga'ri atsegingarri zitzaion bere lana eta amaika aldiz alegindu omen zan bere errikidearen lana munduan zear esautarazi eta zabaltzeko; bañan, Olabe'k ez omen zion ortarako aurrerapiderik ematen. Diñuenez, bein batean juan omen zitzaion, Zuloaga, bere estudiora eta esan omen zion: «Eztok ezer eitxen. Ezkondu ein aiz ala?» Eta beste batean, Zuloaga'ri galdetu ziotenean Olabe'ri buruz, esan omen zuen: «Pintore aundia da, goragoko mailletan egon biar litzakena».
Arteta'k berak ere, bein, onena ezkeindu zion bere lauki bat: «Nere adiskide eta lenengoko irakasle zan Olabe'ri.»
Olabe'ren izena geien gorazarri zutenak pintoreak berak bai ziran. Berek bestean ez bai zuen beste iñork ulertzen eibartarraren margoaritzarako trebetasuna. Ortik adierazten digute gure edertilari ospatsua etzala nornai. Salaberriak berak ere ongi adierazi zuen Gipuzkoa'ko Aldundegiaren saria eraman zuanean. Elias ospetsuak Olab-e'ri idatzi omen zion sariketa artara azaltzeko asmorik zuen galdezka, bestela beraetzala juango ta; eta Olabe'k ezezkoa eman zionean Salaberria'k parte artu zuen ta
gañera lenbiziko saria atera. Ikusten zanez pintorerik onenetarikoak ere Olabe'ren bildurrez ziran.
Kaperotxipi'k Buenos Aires'ko Editoria Vasca EKIN'en argitaratu zuen «Arte Vasco» dalako liburuan, garbi asko diño eibartarraren balioari buruz: «En Eibar vive haee muchos años, y ya casi ignorado fuera de las fronteras de la villa armera, un pintor extraordinario: Jacinto Olabe; poseedor feliz de una técnica vigorosa y una sabiduría profunda. De una visita que le hice en su estudio eibarrés salí pensando que era una verdadera desgracia para el arte vaseo que artistas de su categoría se empeñasen en vivir ignorados. ¿Por qué, si era un pintor de altísimo rango?». Eta beste orri batean ere mintzabide ortan jarraitzen du: «Poseía Jaeinto Olabe cuanto hace falta para triunfar. Y se empeñó en que se olvidasen de él.»
Bañan Olabe'ri abururik onenetarikoa egin diona Carlos Ribera izango dugu noski; Eibar'ko erriak egin dion liburutxoan onela mintzatzen baita: «En Jacinto Olabe apreciamos inmediatamente la identificación de su personalidad con el tono artístico y social de su época: lo cual es un valor importantemente estimable, pues, una de las funciones de un verdadero artista es, sin duda, el ser representativo de la época en que vive...» Ribera'ren idazlana, asi goitik eta bera, onelako gorazarrez beterik arkitzen dugu; azkenean onela bukatzeko: «Vemos que es en el retrato donde el temperamento de Olabe encuentra el cauce más adecuado para su expresión artística. No creemos equivocarnos al decir que el eibarrés se afirmará con el tiempo, juicio implacable que ningún artista puede rehuir, en esa su labor del retrato, en esa galería humana documental de toda una época». Eta ain zuzen ere ori berori da Olabe'k adierazi diguna.
Irudigille bikain bat zanez erretratorako joera izan zuen, bañan bestela ere utzi digu naikoa gauza eder. Gizon zindo ta apala zan, iritzi zabalekoa eta arte kontuak bene-benetan maite zituana. Agirian zuen ederti gai guzietan olerkari gogoak eragiña zala, naiz, ikuskisunez, erretratuz edo beste nota-naiko gai guzietan; pinturaren gorengo mailletara eldu bai zan.
Beste lan askoren artean «Ama ona» deritzen zaiona izango du noski bere laukirik onenetarikoa 1900'garrenean egiña da; bertan azaltzen duen gaia: euskal baserri bateko sukaldea, eredugarrizko etxeko-andra bat goruetan ari dalarik eta aurtxoa seaskan lo; amatxok arpegi-era artan argi ta garbi nabari du «Aurtxo txikia» edo beste orrelako seaska abeskiren bat duela bere aoan; eta seaskaren oinpean zakur bat etzanda, kantaren doñu goxora pentsamena eztitsu biurturik duen eran. Kolorez aberats-aberatsa da eta pintzelada ausartaz lortua. Gutxitan ikusi ditugu orrelako euskal gaidun lauki bikañak.
Ura egin zuanean irizlari batek etzion bear bezelako arrera egin. Garai artan, pintoreen artean ez bai zan oitura orrelako euskal gairik egitea eta irizlariaren ustez Olabe'ren joera berria artegintzako ortodoxia biurtzera zijoan nun nai eta beti agertzen dira orrelako eroakaitzak, eta etzan olakorik komeni edertiaren onerako. Bañan, gerokoak Olabe'ri errazoia ematera etorri ziran ta bere lan eragingarria, denporarekin, ezilkortasunerunzko bidean ipintzera. Olabe'k ondo ere ondo zekianez edertitza zer zan, ori gertatu zitzaionian, sumindurik esan omen zuen: «Jentiak eztaki artia zer dan.» Eta utzi zituan alde batera bere paleta eta pintzela ta ogei urte igaro zituan pintatu gabe. Ederzale aren biotza oso minbera bai zan.
Adiskideak bultzatuta asi zan berriz ere pintatzen. Bañan, geroztik Olabe etzan lengoa. Eibar'en arkatzezko dibuju irakasle jarraitu zuanez, bere irudigintzarako trebetasuna ongi gorde zuen, bañan koloreetan asko galdu zuen. Gero, zartzarora, ikusmenak ere etzion laguntzen. Lentxo batean Ximon Arrieta'k esan zidanez, berak Olabe'k esaten omen zion «Ximon: ez nok lengua, koloriak lengo moduan ezin jitxuat ikusi.» Bañan, ez uste izan orregaitik, Olabe, geroruntz txarra izan zanik; gero ere onenetarikotzat euki zuen aituak. Margo tankera zerbait aldatu zuen, amuskoa lar erabiltzen zuen, iñoiz oria ere bai, bañan bigarren ontan irudieri berotasun bizi bat ematen zion eta etzan ain gaizki zetorrena. Nortasun aundiko margolaria izanarren, orietara jotzen zuanean, naita edo nai gabe, bazuen Sorolla'ren aide bat; batez ere «Mutikoa» izenez daroan laukian.
Norbaitzuk alegindu ziralako, 1948'garrenean jarri zuen lenengo aldiz jendearentzako erakusketa. Donosti'n izan zan eta egunkari guzietako irizlariak aunitz gogaltzen mintzatu ziran.
Olabe etzan izan egundo ere burtzale. Alde batetik bere euskaldun izakera apal eta isilkoiagaitik eta bestetik bere jayotzetiko edertizale etorkiagaitik, berekoitasun bage apalki adie razi zuen bere itzal aundiko lan berezia. Bere biotzaren asegarritzat ziardualako, etzion batere ardura izan bere burua mundura esagutzera eman bear ezak. Gaurko edertilarien artean oirelako gutxi gertatzen da. Olabe'k bazekin, berekiko, pinturak bere gogoari ematen zion egizko zoriontasuna beste ezerk eman ezin zezakean atsegintasuna zala, eta ortan ixuri zuen bere izate guzia, mundukoen zer esanari jaramonik egin gabe. Zorioneko ustea berea.
Eibar'ko erriak aurtengo San Juan jaiak aukeratu zituan berari omenaldi bat egiteko. Udaletxean jarri zuen erakusketa bikain bat eta bere izenaren oroimenez liburuxka bat argitaratu zuen, bere lan batzuen argazkiegandik gaiñera berari buruzko zenbait idazlan ere azaltzen dirana; F. Zuloaga (margolari ospatsua zanaren illoba), EE. Ribera, D. Azkue (Dunixi) eta F. Kaperotxipi'renak. Beren gorezpenak ezdira nolanaikoak aurrean dijoazen ataltxoetatik oartu zezake irakurle. Ala ta guzi ere ez dugu uste merezi zuen añako omena egin zaionik. Nere iritziz, Eibar'ek, bera zan bezin apal egin dio omenezko erakusketa ori, eta edertilari bikaiñaren gogoa bete bearrez edo egin zala esan genezake.
|