L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1958. Epaila-Iorraila —Hurrengo artikulua




 

 

—Idazti berriak—

 

Arranegi

 

 

Etxeberria'tar P.

 

Arranegi. Ele-berria. Erkiaga'tar E. Bilbao'n 1958.

 

Aurten lenbizikoz eskutara etorri zaigun euskal-idaztia. Ez al da lenbizikoa izango!

        Ainbat bider entzutez iya asperrturik norbait ba'legoke ere, beste bein auxe esateaz iñor goganbearrtuko zaidanik ez baitdut uste, ERKIAGA ez dugu geron izkuntza txokoan yagoteko egokia dan altxortzat daukana. Lan polita argitara eman digu. Arranegi eleberri txairoa, alegia. Lekeitio'ko uri-zatirik atsegintsuenaren izenez, euskaldun guzien artean durundi ozena eta pozgarria zabaldu zaigu. Idazle yayoak gorasarre maitati bat ederki irabazi digu.

        Egun auetako ibilkerak txito errextu zaizkigularik, gure Euskalerria batetik bestera aixa zearkatu genezake, ontan aldi aundirik eman gabe, gañera. Alabañan, iraizeko antxintxiketa batek, bein ere ez digu erakutsiko Erkiaga'k Lekeitio'z eman izan digun eta damaigun orokar begiratze bat.

        Agirre ondarrutarrak Kresala'n ipiñi zizkigunak, eta Barrensoro'k Uztaro'n arintxo aipatuak, itxasaldeko bizitza ikasteko ez dira geyegi. Ostera, gizaro bakoitzak bere izakera berexia du; kezkak eta intziriak ere aldian aldikoak oi ditugu; eta, borborrean daudelarik garbi idatziz yaso ezik, geure oituraederren ainbat zertxo betiko galdu litezke. Tamalez, asko galdu dirala dakusgu.

        Orra, bada: Erkiaga'k bere yayoterriko berriak erakutsi dizkigu. Euskera egokian, oi dunez. Ez batetxo baldar. Bai txukun eta yakingarri. Asieran alakoxe zirrararik sortzen ez ba'du, irakurriaz atsegintsuago egiten da; eta, irakurleak asmatu ez lezaken alakoxe korapilotxoa ere asmatu dio. Ain xamurki ene!! Ezin esan al izango du iñork irakurtzen asi orduko, tantean izan ditzazken gora-beratxoak igarri litezkela.

        Alakoren batek, gizon osoa erabat iñarrosi lezaken irakurgaia opa dizu. Gaurko gure idazlea ez da orrelakoentzat ari izan. Ez bear ere. Guzitatik aukera izatea ez degu kalte izango; bañan Arranegi bezelako irrakurgai xaloak onuratsu dira oro.

        Zorionak idazle apalari; eta, geyagorako ere gai dala bai bait-dakigu, berorrek idatzitako beste baten zai gaude berriro.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.