L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo3900>— Euzko-Gogoa
(1958. ilbeltza-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Atarikoa

 

Guk geure iardunbidea aukeratua dugu aspaldidanik, argi ta garbi, izan ere: ots, zuzen ala oker, euskeraz egin eta eragin, euskeraren alorrak gorritu, irauli, ta lur zarrak berritu, inoren esanei iaramonik egiteke, ta inoren mutil izateke. Guzien gogoko ba'gina, galduak gindezke, izan.

        Euskera gain-bera ioan doala ikusita, ezin gaitezke narerik egon. Zenbaitzuk begiko zikina baino ezin ikusiago gaitute: ori badakigu, noski baino noskiago. Alare, gure aldizkaria irakurri egiten dute, ta besterik eztugu opa.

        Lotan dauntzan euskaldunak iratzarri nai izan ditugu, arro ta sutsu, iakinaren gainean eta itsu-itsuan gure euskera edertu ta zabaldu dezagun, guzion aleginak bat eginik.

        Betiko kaikukeriak esaten ari izango ba'gina, naiago lukete askok eta askok. Nekerik eta minik elukete artu nai alakoek. Irakurri ere, aldia alperrik galtzearren irakurten dizue, edota, parre egitearren. Gauza berririk eztute ikasi nai. Naikoa badakitela uste dute arro-arro: beraz, ikasi bearrik eztute zoritxarrez. Orixe da txarrena gure artean. Deus eztakitela badakite gizon ikasiek, baitik bat, ilargi-umearen aldi berri ontan. Ezikasiek, berriz, dana badakitela uste dute, damurik! itz ezezagunen bat, edo, arlo ez-ezagunen bat azaldu ba'zeneza, min artu lezakete, eta idazlearen aurka iarriko lirake.

        Ez omen gera bear ainbateko bigunak. Bake urre-gorrian bizi diranak asaldatzen omen ditugu otz ta zorrotz. Orixe da ta dateke gure okerra.

        Gizona dan gizonak bakerik eta neurririk ezin izan ditzake gure errietan. Ikusiak ikusita, gurbil eta zentzuz lan egiterik ezin genezake.

        Eun ogerleko kendu ba'lizkidate, bakerik gelditu nindeken. Beso bat, edo, gogoko txatal bat kendu izan ba'lidate, ordea, egonarriz egoterik enuke al izango: orixe gertatzen zaigu, zoritxarrez.

        Biotzeko dugun euskera galtzen ikusita, gibel aundiz egotea nai lukete. Ori ezina dateke. Lenago il, prudenteon bidez ibili baino.

        Euskeraren il-bear oni buruz, guk bezela, baita beste askok eta askok ere iardun dute. Txakur zaunkaria, gutxitan ozkaria. Guk, ordea, esan eta bazterrak arrotzen asi oi dira: aldeko ta aurkako sortzen zazkigu gure bidean. Zer dala-ta? Ez ote gogoz ta benetan esan ditugulako? Besteak, berriz, buruz ta neurriz. Guk, ordea, neurririk bage, mugarik bage, gure euskeraren gaingora nai izango genuke. Mugarik eztiogu ezarri nai: erri xea ta andikiak, ikasiak eta ez-ikasiak, prakadunak eta gonadunak, erri-gizonak eta eliz-gizonak, gu bezain ero ta bero, gu bezain itsu ta sutsu ikusi nai izango genituke euskeraren alde lanean.

        Gure arteko buru-zuririk edo gibel-aundirik nire esanetara eztut ezarri al izango. Beude bakerik beren bake-urre-gorrian. Orrelakorik eztiot opa nere erriari, are gutxiago nere buruari orrela ez naizela ortzargi ta betargi badakit, bai orixe!

        Amen-omenka iardutea nai lukete. Girorik ederrenean eta bizibide zoriontsuenean bizi gerala esan bear omen dugu, orrelakoen esanetara ba'gaude. Gezurretan, edota, itz-xurika, edo azal-uskeriz iardun bear omen dugu: ta ori ezin onartu, guk beintzat.

        Gogoz ta iakitez aurreratu bear dugu gure erri atzeratua. Areago oraindik. Lengo marra erre ta gure erritarren gogoa ta iakitea iantziago ta mamiagotu. Geroago ta gizonago ta kistarrago, geroago ta euskaldunago gaitezen.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.