L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Larraun'go aurrak «Orixe»ri

 

Etxaniz'tar N.

 

Euskal-baratze izkutu ontan,

gu gaituzu txikienak;

Larraun-ballerak sorturikako

landare gazte ta aienak;

gorputzez txiki izanagatik,

biotzez aundi ta aurrenak;

argatikan gaur zuretzat dira

gure eskerrik onenak.

 

Liburu on ta ederrik asko

eman diguzu euskeraz;

gure amaren izkuntza xarra

apaindurik zure lumaz;

argatik zure gaztetako lur

ontan guziok batuaz,

gure Euskal-Maixu aitor zaitugu

zure lanen gorapenaz.

 

NINIKO, leoikume xaloa,

atera zan kaiolatik;

gure izkuntza, zuri eskerrak,

jaiki zaigu seaskatik;

Uitzi ta Leitza, napar-erriak,

ezaunak dira zugatik;

euskal-arnasa jaso baitzendun

Larraun'go mendietatik.

 

Baña ba-dugu, zure lanetan,

denen gain zor dizuguna

URTEKO MEZA-BEZPERAK

dugu aren izen ezaguna;

liburu orrek Jainko-eskolan

ezi digu euskalduna;

argatik euskal-aurrok txaloka

jaso dugu zure eguna.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.