L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<eugo3800>— Euzko-Gogoa
(1957. iraila-gabonila) —Hurrengo artikulua




 

 

Atarikoa

 

Banako berezi au euskaltzaleok buru-biotzetan iosita daramagun etorkizuneko Euskal-Ikastetxe Nagusiari eskeintzen diogu biotz-biotzez, ots, euskerazko Ikastetxeari.

        Gure gogoa euskerak mamitu bear du. Il-edo-biziko gure auzia euskerak erabakiko du: orra, gure irrikarik nagusiena eta biziena.

        Ortarako, ordea, ikasi egin bear: euskera arronta baizik eztakitenek, naiz ta euskaltzain izan, ezin txastatu al izango dute antzerkion ederra: ezta inglesez London'go Covent Garden antzoki ospatsuan agerrerazia izan arren ere, Inglesa arronta baizik etzekitenek, etzuketean ulertuko.

        Gure euskera goratu nairik ari diranen alegina arrotu ba'leza orrek, begi obez ikus genezake.

        Euskaldun guziek gure gogoa ba'lute, Jaungoikoaren, erriaren eta euskeraren alorrak orain arte baino obeki erabiliak litezke. Aldez besteko txepelkeriok zapuzgarri ditugu. Antzerkiok alik eta zeatzen eman nai izan ditugu: zertxobait aldaturik emango ba'genitu, errezagoak gertatu-arren, txepelak idurituko litzazkiguke.

        Arrezkero, gutxiendako dateke zenbaki au, zakurrak diruditen askotzak ezetsiz, ez-ezagunari zaunka egiten baitiote alakoek, edota, astoaren iduriko, urrea baino belar-azaoa naiago izaten baitute. Erakleito'ren esanetara gaudelarik. Ona emen, beraz, iru errietako iru antzerki: lenengoa, Elade'ko Sopokel ederrarena, bigarrena, Ingelanda'ko Shakespeare zangarrarena, ta irugarrena, Euskalerriko «Otea» lirainarena. Onetara, ikuspegi batez, alderatu al izango dituzu beren alde ta alderantzak.

        Guxe xedea auxe duzu: ederrez ta iakitez gure buruak iantzi, euskera geroago ta egokiagoa ta ederragoa erabil dezagun. Euskal-Ikastetxe Nagusia neurri, gu ibili.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.