Atarikoa
Auzi zarrak berrizterik ezkenuke opa, zauri zarrak gorbiztea bailitzake, ezta eztabaida antzurik ere eztugu maite. Alare, argitasun bat ezarri nai genuke gure idazleen artean.
Ele-ederren bizitzarteko belaunaldi edo gizaldiak alemanek aztertu dituzte zain eta muin. Gure ustez, irakurgarrienak eta iakingarrienak Dilthey, Pinder eta Petersen iakintsuen aburuak dituzue gai ontan.
Euskal-ele-ederrean iru belaunaldi bereizi zitun Orixe'k: gure gardiz, geiago ere sailkatu ditzakegu. Diogun au geiegikeria datekela dirudi. Au iakin al izateko iturririk egiazkoena gure ele-ederra sakonki aztertzea litzake.
Gure ustez, orainaldi ontan berean, bizpairu idazle-belaunaldi bildurik eta loturik bizi dira gure artean. Belaunaldi bakoitzak bere auzia du baitik bat, edota, auzi bat bera era batera ebazten du.
1937'gnean nolabait eten zan belaunaldiko ainitz ditugu bizirik eta lanean ari dira gure artean: gero ere, garako lanak argitarazi dituzte ez dira odol-aul, beraz. Arrezkero, gizaldi berria sortu naiean ari zaigu, ots, idazten asi diran gazte berrien belaunaldia. Gure aleginak oro alkartzeko garako gizonok eta garerdiko gazteok alkar aditu bearra lukete. Beste errietan gerta danez, gazteok begirunez ta itzalez io oi dute garako gizonengana argi-eske ta laguntza-eske. Gurean zoritxarrez, ez da orrelakorik gertatu: maiz gazteok asaldatu dira garako gizonen aurka: ortik gure alkar burutu ezina. Zenbait gaztek uste dute berak agertu orduko, ez dala euskeraz idatzi. Esate baterako 1900-1937 arteko Azkue, Eguskitza, Lizardi, Olabide, Orixe ta abar bazterrean utzi nai lituzkete. Gazteok egokiera aundirik eztute izan, nonbait, idazle bikain oien lanak bear dan egonarriz auznartzeko. Euskerarik eztute lorrindu idazleok, ez Orixe. Nik enun uste idazleok ain biurri izan litezkeanik, alako izugarririk egin litzaketenik...
Euskera orriloan eta gara betean utzi dutela esan badizute, orriloan eta gara betean dateke. Dana dala, gazteok garako idazleon lanak aztertu bearra lukete, egia danentz ikusteko.
|