L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Lauz—

 

Mazmarroizti

 

Arantzibia

 

        Oarra: Abedez argitarazten asiak ginan mazmarroen berri ematen: zenbait arpidedunek, ordea, berea etxeko izenen goraberak len-bai-len iakitea nai lukete. Eskabide ori ontzat artu dugu. (E. G.).

 

        PEROSTERENA.— Abizen au ta Perostena, bat dira, antza. Pero-oste-ren-a = la (casa) de detras de Peru o Pedro, erderaz. «Ena», jenitibo-atzizkia, «a» mugitz edo artikuluaz; gedin-(vocal) atzean, -rena egiten da: oste-rena. Beraz, Peros-tena Perosterena'ren laburpena da, alegia.

        Jatorria.— Betelu'n (Nap.) da bere oiñetxea. Baiña, alegiñak egin doguzan arren, ezin idoro izan dogu bere mazmarroa.

 

        GALDOS.— Euskal-abizena da, ziur, argi ikusi ez arren bere itzorkuna.

        Jatorria.— Legazpia'n eta Urretxua'n, Gipuzkoa'n, bere oiñetxeak.

        Aszensio, Martin eta Felipe'k, Urretxua'n adierazi eben euren aitorsemetasuna, 1659'gn. urtean; Juan'ek, Segura'n (G.). 1637'gn.; eta Jose Maria'k, Domingo'k eta Aszersio Isidro'k, Azkoitia'n (G), 1774'gn.

        Mazmarroa.— A) Legazpia'ko oiñetxeak: Zidarrezkoa; koner-lits gorria, urrezko lau arbazta edo cheurronez bere barruan; koner-litsaren goikaldeko ta bekaldeko utsune bakoitzean, otso baltz banal ibilkoi, ta otsoaren (otso bakoitzaren) gaiñekaldean zortzi izpiko izar urdiña. Egal gorria, urrezko zortzi sautorrez.

        B) Urretxua'koak: Urrezkoa; zugatz orlegia ur-ozka zidar-urdiñetan, eta zubil-aurrean, uretan, zidarrezko beltzargea (cisne). Mazmarro au ta Galdona abizenarena bardiñak dira.

 

        EPELDE.— Jatorria. Azkoitia'n (G.), Naparroa'n eta Bearne'n (Prantzia) bere oiñetxeak.

Epelde'tar Martin'ek Azkoitia'n (G.) adierazi eban bere aitorsemetasuna, 1484'gn. urtean Franzisko'k, Bergara'n (G.), 1709'gn.

        Mazmarroa.— Zatitua: 1) zidarrezkoa; iru koner-lits gorri, ta bakoitzaren gaiñekaldean lanbel baltz bana (ots, zerrenda antzeko zatia bere bekaldean iru agin dauzala, ertz bietan bat eta erdian beste bat); 2) urrezkoa; bei gorri bi, zelai orlegian bedarra jaten.

 

        IMAZ.— Jatorria. Nare onek Altza'n, Urnieta'n, Lazkano'n eta Segura'n, (Gipuzkoa'n) euki ebazan bere oiñetxeak.— Franzisko'k, Juan'ek eta Andres'ek, anaiak, Oiñate'n (G.) adierazi eben euren aitorsemetasuna, 1596'gn. urtean; Ataun'en (G.), Juan Garzia'k, 1644'gn., eta Lope'k 1647'gn; Martin'ek Leniz'ko Gatzaga'n (Salinas), 1758'gn.; Franzisko'k Amezketa'n (G.), 1773'gn.

        Mazmarroa.— 1) Lazkano'ko oiñetxeak: Gorria; zugatz orlegia, ta otso baltz bana zubilleko aldamen bakoitzean, ibilkoi ta buruz-buru (ots, alkarri begira).

        2) Etxe bi zirala Lazkano'n, diño Arevalo idazleak: Imaz Goikoa ta Bekoa; goikoarentzako: Gorria; urrezko koner-litsa; bere goikaldeko utsunean, zidarrezko bost lertxun-orri, ta bekaldekoan bost maskelu baltz, ertz osoa zidarrez eta sautor-erraz ipiñirik. Beko etxearentzako, barriz, beste au. Gorria, urrezko koner-litsa; bere goikaldeko utsunean, zidarrezko iru letxun-orri islertzokoiz ipiñita; ta bekaldekoan, iru maskelu baltz ertz osoa zidarrez eta islertzokoiz ipiñita.

        3) Gipuzkoa'ko beste etxeentzako, ostera, oeste au dakar Ave de Gracia mazmarrolariak: Urdiña; arrizko gaztelua; erdiko torretxotik beso bat agiri da ezpata apurtua (puskatua) eskuman dauala; mairu-burua turbanteaz gaztelu-erlaiz batetik jausten. Egal gorria, urrezko zortzi sautorrez. (Ikusten danez, ez dakar zelaiaren margoa baiño).

 

        OLAORTUA.— Itzorkuna. Ola(ko) + ortu + a = la huerta de la ferrería. (Arana Goiri'k «Apellidos Euzkericos»'en, 37 orr.). «Ola» itzak, «cabaña», bere adierazten dau; baita «lugar» bere, askotan; Urkiola = el lugar de abedules.

        Jatorria.— Elorrio'n (B.) bere oiñetxea, Mendraka deritzon auzoan. Uri onetan adierazi eben euren aitorsemetasuna Juan de Olaortu de Lekerikabarrena'k, 1575'gn. urtean, eta Ulaortua'tar Maria Antonia'k, 1666'gn. (Abizen au, «u» izkiaz —asiera ko «u»— agertzen da geienetan antxiñako idaztietan).

        Mazmarroa.— Ezin argi azaldu daiteke, lerro atalkorrik (lineas divisorias) baga dago-ta; orraitiño, onela adirazi daikegu, margorik ipiñi ezarren: Zatitua.

        1) Buruz, Kalatrava'ko gurutzea ta zerrenda (faja) gututzearen erdian; muturrez, otsoa, ikazle; 2) zugatza zusterrak agirian, eta otsoa zubil-orpoan zearretara ezarrita; zugatzaren gaiñean, gurutze latarra (latina). Egala, irudi baga, ertzekera osoan.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.