Itz-Neurtuz
Anai ondatua
Arratetiko-bat
Goiz onetan, naizenian,
oge ederri'n lo eiñda gero,
lantegirako bidian,
beiñ sei ta erdiak ezkero,
aurkitzen dot, gizajo bat,
dana jausi t'apurtua.
Gizonek a aintzakotzat,
eta danon Jaungoikua,
bera be, balitz letz aztu
bere semetzako onekin.
Ta gu, ustez anai ez bagendu,
Aita bat'nak izanakin,
kristau goyazenok bidez,
eiten dogu albo batera,
bere zorrixen bildurrez
et'al dala ez ikustera.
Ez ikustera ta igesik,
Jeriko'rako bidian,
beste judixo bat banitz
bezela, aitua legian
baña utza biotz barruan;
lagarikan Samaria'tar,
eiñ deixan nere lekuan,
obligaziñoz eta sazkar,
Poliziakoren batek
eruanaz Depositora;
nun biarko gizajo arek
burua oitu Reglamentora,
ta katiu izate kontura,
aterpia euki eta ogixa,
eskupañua eta ura
eta soñeku garbixa.
¡Ai au Zibilizaziñua!
Biotzeko obra onen ordez,
naiku'kontribuziñua,
irabazten danetik errez
gogo barik pagatzia,
auzo zintzuen arteko,
zu, lege gordezalia,
mundu aurrian agertzeko!
Baña, ziur, orrenbeste
¿ez al eben bardin eiten
antxiñako Jentillak be?
Eta ez bagara gu geitzen
Lege otz illan letriari
barruko berotasuna,
eta geure arimiari
amore bat su-garduna,
au, gure kristau izena
¿zelan eiñ benetakua?
¿Pentzaurik lenen d'azkena
amarretik batekua?
¡Ez, eta milla bidar ez;
eta madarikatua
gauzak errez gura dituana
bitarte dala Dirua!
* * *
Eiñda bai gauza jakiña
ez dogula naiku Egixa,
gauzen lau eta bardiña,
numerua eta neurrixa,
ta ezda itxurazko errezoia;
sari letz, gañetikua,
ez badabe onek koroia,
sakrifizio zintzua,
Ona Txarran ordaiña,
parkaziñua, grazia,
borondatia t'al aña
gure auzuan arduria.
Ez dala egi biziko
Jaunan Ebanjelixua,
letra utz narru-gorriko
edo berba azalekua;
saldu edo biar bada erosi
leikin guzia diruakin,
eta bete, norbera egoki,
beste bat ordiazkuakin;
beiñ españatarrak letz
Kuba'n gerria zanian,
sei milla errial bitartez,
geldi geldi euren etxian.
|