L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Euzko-Gogoa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Euzko-Gogoa
(1957. Orrila-Garagarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

—Itz-Neurtuz—

 

Illunabarrean

 

Muxika-tar Luis s.s.s.

 

Ikus-min joerak eragiñik,

          lelo albora;

olermen garrak erneaturik

          gogaiak gogora,

gar-gar bixi-bixiro datorzkit

          aldi batera

 

Illunabar-egoa pir-pirka,

          ba-du mendiak

amets urdiñezko gau paketsu.

          Barne-txoriak

«olerkari esna, eres eragin»

          eztiro dasait.

 

Ixilkor abots au entzuki,

          muiñak ditut blai;

irudimen-aria neurketan

          asi ere bai.

Bañan..., mendia begi zorrotzak

          eziñik nabai.

 

Ixil!... egazti-uju ta illun!...

          guzik aldian

bakardade-kutsu darite

          goiko mendian...

Ta..., biotzak xoilkiro otoitz ittun

          bi, bat-batian.

 

Ezkil jostariaren azken

          dangada entzun

din... dan... dun... ixil... gentzaro! Barnean

          maite-oyartzun...

Ta gero goiean, gau sabelian,

          mendia illun...!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.