Itz-Neurtuz
Samaritar ona
Irisarri
Iudatar gizon bat bidez bide zoan,
eta ara! lapurrak atera zaizkio;
soildu dute murritz, billustu, gogor io
ta zauriz iosirik utzi bid'ondoan.
Ta naiz aunitz iende dabilan gero an
(aberats, andiki, apez ta erriko)
guziek ikusi ta aurrera igaro...
gaizo ura inork ez artu gogoan.
Arrotz bat zitzaion azkenik aurkeztu;
ark zauriak xautu, lotu t'ostatura
darama poliki bere aberean.
Ta gero deus ere kupidetsi eztu
asti, diru, neke, lanik, gizon ura
oso ta sendorik ikusi artean.
|